Eduardo Costeren bidegorriaren obrak hasiko dira (Areetako Etorbidea eta Leioa lotuko ditu)

Bizkaie! 2024-09-11 08:14   Kulturea

600 metroko bizikleta bidea egitea da asmoa.

Janire Ocio Getxoko Udaleko Azpiegiturea, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia eta Amaia Aguirre Getxoko alkatea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Getxoko Udalak Eduardo Costeren bidegorriaren lanak hasi ditu. Bidegorri horrek Areetako Etorbidea eta Lamiako lotuko ditu eta udalerriko uriguneen arteko bizikletazko loturea hobetzeaz gan, Getxo-Bilbo bizikleten arteko ardatza bultzatuko dau.

Esku-hartzea Bizkaia Zubiaren plazearen parean hasiko da, 17 asteko iraupena izango dau eta 315.800 euroko esleipen-aurrekontua, Europar Batasuneko Next Generation funtsek % 90 finantziauta, Garraio, Mobikortasun eta Uri Agenda Ministerioaren (MITMA) 2022. deialdiaren barruan, urien ingurumen-kalidadea hobetzeko eta horreetan mobikortasun iraunkorra sendotzeko.

Helburua urietako ingurumen-kalidadea hobetzea eta horreetan mobikortasun iraunkorra sendotzea da. Datorren hilabeteetan Areetako erdigunean egingo ditugun hiru proiektuetako lehenengoa izango da hau, helburu ugari izanik: alde batetik, Getxoko bidegorrien sarea hobetzea eta, bestetik, klima aldaketearen kontrako burruka globalagaz bat egitea. Oinezkoentzat eta txirrindularientzat espazioak lantzean iraunkortasun integratuan oinarritutako herri sostengarri baten eredua nagusi dogu, uri gizatiarrago bat izan daigun, nabarmendu dau Amaia Aguirre alkateak.

Azpiegiturea, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Janire Ociok proiektuaren zehetasunen barri emon dau: Bizkaiko uriburura modu eroso eta jasangarrian sartzea ahalbidetuko dau, zentzuzko denpora batean, udalerrian ezarritako bizikleta elektrikoen Bizkai Bizi zerbitzua edo bizikleta partikularra erabiliz”. Ociok azaldu dauenez, proiektua 600 metroko bidegorri bat egitea izango da, Eduardo Coste kaletik, Zubiko plazatik Errebitarte kaleraino, Leioako udalerriagaz bat egiten dauen tokian, Maximo Agirre kaleko biribilgunetik igarota. 600 metro horreetan, espazioa berratonduko da, aparketako plazak murriztu barik, izan be, 91tik 100era izango dira eta orain dagozan zuhaitz guztiak dagozan lekuan itxiko dira, inguruko bizilagunek hain balioetsita, loretan dagozanean daben ikusgarritasunagaitik. Gainera, Zubiko plazako autobus-geltokien gunearen aurrealdea berratonduko da, autobus- erabiltzaileen eta bidegorriaren erabiltzaileen artean interferentziarik egon ez daiten eta zintarri-lerrokadurak doituko dira, gaur egungo ilara bikotxeko guneak kenduz eta bidegorrirako lekua jarriz. Hasieran obrek ez dabe eraginik izango inguruko ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazinoan, makinen eta langileen maniobren ondorioz ibilgailuen zirkulazinoa moteltzea eta oinezkoentzako ibilbideen desbideratzeak, oinezkoentzako pasabideetan jardín zanean baino. Aparkaleku erabilgarriei eragingo deutse baina barriro be erabili ahal izango dira, aurrera egin ahala eta tarteetako lanak amaitu ahala. Eta bi hilabetez okupauko dira Maximo Agirre kaleko alde bietako aparkalekuak (Eduardo Coste kalearen eta itsasadarraren artean), materiala eta etxolak batzeko eremurako.

Janire Ociok pozik hartu dau jarduketeak garraiobide jasangarrietan egingo diran joan-etorrien sustapena. Adierazo dauenez, Udalak egindako beste jarduera batzuekaz bat dator, besteak beste, Algortako, Areetako eta Erromoko uriguneetako oinezkoentzako guneakaz eta gure kaleak espazio atseginagoak, gero eta seguruagoak eta irisgarriagoak izatea eragin dabe.

Esangura horretan, proiektua beste esku-hartze bigaz osotuko da datozen hileotan eta horreen bidez Getxok aurrera egingo dau mobikortasun iraunkorraren sustapenean eta oinez eta bizikletaz egindako joan-etorrien sustapenean, bai udalerriaren barruan, bai inguruko herrietara eta Bilboraino heltzeko: Maximo Agirreren Boulevard berdea, Eduardo Coste alkargunetik Santa Ana baseleizea dagoan plazaraino eta ermitatik Ibaigane kaleraino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu