Iurreta eta Durango lotzeko oinezkoentzako zuzbiaren izena aukeratzeko botazino prozesua martxan
2024-09-10 08:30 Pil-pileanIrailaren 9tik 15era egingo da herrian jarritako postontzietan.
Joan dan bagilean emon jakon hasierea Iurreta eta Durango udalerrien arteko loturea hobetzeko eregitako zubi barriaren izena erabagiteko partaidetza-prozesuari. Zubi horrek Deabruaren Zubia ordezkatu dau. Parte-hartze prozesua Iurretan eta Durangon egiten dabiz eta azken fasean sartu da irailaren 9tik 15era egingo dan behin betiko izena zehazteko herri-botazinoagaz.
Proposamen ugari jaso ondoren, batzorde batek hamabost izen barrikusi eta hautatu ditu botazinoaren azken fasera igaro diranak:
- Atxutxietako zubia: tokiko toponimian eta herri-ezagutzan oinarritua.
- Arripausuetako zubi barria: inguruan oinarritutako izentapena eta zubi barria izatea.
- Batasunaren zubia: Durango eta Iurreta lotzen ditu.
- Bihurri berri: Deabru berri bat proponiduten dau, Deabruaren Zubi zaharragaz zerikusia dauena.
- Deabruaren zubia: Deabruaren zubiaren euskerazko izen historikoari eusten deutso.
- Elkartasunaren zubia: udalerrien arteko alkartasuna indartzen dau.
- Errekagane zubia: kokapen geografikoan oinarritutako izentapena.
- Herri bi arteko zubia: udalerri bien arteko zubiaren kokapena islatzen dau.
- Ibaizabal zehar: zubia dagoan Ibaizabal ibaiari egiten deutso erreferentzia.
- Inpernuzubi: Deabruaren Zubi zaharraren oinordeko izen bat.
- Sapuzubi: izentapen alternatiboaren proposamena.
- Suhiltzaileen zubia: suhiltzaileen lana autortzen dau.
- Urkullu lehendakaria zubia: Iñigo Urkullu lehendakari eta herriarentzat garrantzitsua danaren omenez.
- Zubiberri: erraza eta zuzena, zubi barri bati egiten deutso erreferentzia.
- Zubigorria: bidegorriarekin eta zubiaren diseinu klasikoagaz duen hartu-emonakaitik izentautakoa.
Kontuak kontu, herritarrek botazinoan parte hartzeko udaletxean HAZ-SAC bulegoan, okindegian, harategian eta farmazian jarriko diran postontzi fisikoetan dabe aukerea. Iurretan erroldautako 16 urtetik gorako persona guztiek emon ahal izango dabe botoa, NAN bidez identifikau ondoren.
Botazinoa amaitzean, zerrenda bat argitaratuko da, jasotako boto-kopuruaren arabera ordenauta. Boto gehien hartu dituan proposamena zubi barrirako izentzat aukeratutakoa izango da.
Iurretako Udalak herritarrak animau nahi ditu prozesu honetan parte hartu deien, botazinoaren bidez erabagiko baita zubi enblematiko honen izena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!