Distirabirak jaio da, Chillida Lekun egingo dan arte, argi eta musika jaialdia

Bizkaie! 2024-09-10 08:55   Kulturea

Abagune ederra Chillida Leku bisitetako ikuspegi eta zentzumenezko esperientzia barriak ardatz hartuta.

Urriaren 18an eta 19an, zenbait diziplinatako artistek argi, instalazino, ikus-entzunezko teknikak eta bestelakoak ekarriko ditue museora. Xabier Lozanok eta Edorta Subijanak sortu dabe museora egokitutako formatu hau. Artea, publikoa eta espazioa batzeko plataforma legez planteetan da Distirabirak.

Pilar Belzunce Fundazinoak atondu dau hitzordu hau eta Eduardo Chillidaren jaiotzearen mendeurrena ospatzeko programearen barruan dago. Gau bitan, Chillida Lekuko zelaia eta Zabalaga baserria hitzorduaren erdigune izango dira: estimuluz betetako espazioak izango dira eta ikus-entzunezko teknikak, arkitekturea eta paisajea protagonista izango diran instalazioak eta ekitaldiak erakutsiko ditue.

'Distirabirak abagune bikaina izango da museoa gauez bisitetako eta arte esperientzia ahaztezin baten parte izateko. Jaialdi honetan, proposamen abangoardistak izango ditugu formatu harrigarri batean' nabarmendu dau Mireia Massagué
Chillida Lekuko zuzendariak.

Distirabiraken parte hartuko daben artista asko museorako berariaz sortzen dabiz piezak eta euren sormen prozesuetan sano garrantzitsuak dira dudea eta ziurbakotasuna, Eduardo Chillidaren beraren metodologiagaz bat. Holan inan harek: Hobeto egin nuen ezagutzen ez nuelako eta zalantzez eta harriduraz josita nengoelako.

Kontuask kontu, Distirabirak iluntzean egingo da: ibilaldi musikal bat egingo da Chillida Lekuko sarreratik baserriraino, Lucía Arzallusen zuzendaritzapean ibiliko dan Easo Sinfoniettaren eskutik eta Iñaki Carcavillak aukera honetarako sortutako obrea Eduardo Chillidaren eskulturan oinarritzen da espacio eta musika joko bat eregiteko.

Erakusketak, besteak beste, Lurdes Basolí eta Elisa Miralles artisten #serlobas, Eneritz Furyakek eta Oriol Floresek sortutako musikea dauena; Juxe Areta Goñiren Zu barik eztau; eta Carlos Arrutiren (jaialdiaren kartelaren egilea da).

Eskulturen arloan, Clara Lizasoainen eta Jokin Arrutiren Toroides nabarmendu daitekez.

Distirabirakerako sarrerak laster jarriko dira eskuragarri Chillida Lekuren webgunean.

Distirabirak

Ateak arratsaldeko 19:00retan edegiko ditue eta jaialdia 19:30etik 00:00etara izango da.

Prezioak: Helduentzako eguneko sarrerearen prezioa 18 euroan egongo da

Gazteentzako, barriz, 18 urtetik beherakoentzako 10 euroan.

8 urtetik beherakoak doban sartu daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu