Dantzertiren 2024-2025eko ikasturtea martxan

Bizkaie! 2024-09-10 07:56   Kulturea

Hezkuntza Lege barriak Dantzertiren garapenean be eragingo dau.

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak eta Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuak Dantzerti – Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskoldaren 2024-2025 ikasturtearen inaugurazioan parte hartu dabe. Ekitaldia Bilboko Campos Elíseos Antzokian egin da.

Inaugurazino-ekitaldian, Begoña Pedrosa sailburuak berba batzuk esan deutsee bertaratutako ikasle eta irakasleei: Euskadik arte dramatikoko eta jantzako goi-eskola bat behar eban eta Dantzerti da erantzuna. Eskoleak 9 urteko ibilbidea baino ez dau, baina azken urteotan bere oinarriak finkatzen joan da Estaduan erreferentzia bihurtzeko.

Dantzerti hezkuntza-komunidade osoaren konpromisoaren, ahaleginaren eta espíritu erantzunkidearen emoitzea da. Sailburuak irakasleen eta ikasleen parte-hartzearen eta eskolea gidatzen dauen taldearen alkarlanaren garrantzia balioetsi nahi izan dau. 2024-2025 ikasturtean aurre egin beharreko erronken eta proiektuen ikuspegitik, Pedrosak lidergo pedagogikoaren aldeko jarrera sendoa nabarmendu eta erantsi dau zentroak zuzendaritza-proiektu sendoa dauela, guztion ekarpenak jasoten dituen gidoi bat, obra korala, esan dau. Era berean, zentroaren proiektu digitala zabaldu izanaren eta kudeaketa aurreratuko eredu bat ezarri izanaren garrantzia be nabarmendu nahi izan dau. Bere orientazinoa beti talentua eta bikaintasuna da, esan dau. Bestalde, sailburuak balioetsi ditu zentroaren hezkuntza-proiektuaren berezko balioak eta ezaugarriak, bakarra izatea dakartenak: talentuaren aldeko jarrerea, bardintasuna eta kolektibo osoak parte hartzea. Aukeraz erabiliz, Pedrosak ikasturte barrian zentroak aurre egin beharreko erronketako bi nabarmendu nahi izan ditu. Alde batetik, onartu barria dan arte-ikasketei buruzko legearen garapenean parte hartzea, Dantzerti merezi dauen lekuan kokatzeko.

Eta, bestetik, ESADEFEST 2026 topaketea atontzen lan egitea.

Dantzerti aukeratu dabe gaur egungo eta etorkizuneko arte eszenikoen erakusleiho aparta izango dan arte dramatikoko eskolen topaketa hori hartzeko. Aprobetxau daigun aukerea egiten dogun lan ona erakusteko eta gure kultura eta hizkuntza apartak Estaduko beste leku batzuetako ikasleen eta irakasleen aurrean nabarmentzeko, adierazoi dau sailburuak.

Dantzerti

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolea da eta 2015ean ekin eutso bere bideari Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Konserbatorioan. Goi-mailako titulazino bi eskaintzen ditu: Arte Dramatikoko Gradua eta Dantzako Gradua. 2024-2025 ikasturtean 91 ikasle ditu guztira, jantzearen eta arte dramatikoaren espezialidadeetan banatuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu