Badator III. Eureka Domeka

Bizkaie! 2024-09-09 12:37   Kulturea

Irailaren 15ean, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak Hitzen Lapurra eskainiko deusku.

Datorren domekan, hilaren 15ean, Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izango dogu protagonista Erandioko Labaderoan (Helduentzako ipuinak). Bazan behin herri bat, alkar maitatzeko, osatzeko eta ikasteko berba barik geratu zana. Kantuak eta kontuak gelditu jakezan eta horreek ostu ditu Dorleta Kortazar ipuin kontalariak, geugaz konpartiduteko. Hizkuntza baten galerea, berbearen boterea, berbak maitasun bihurtzen dituan nerabea eta desioak betetea, guztiak ipuin bihurtuta.

Irailaren 22an, Pomada kolektiboaren poesia errezitaldia (Estreinaldia): Maitaleen hiztegi baterako zirriborro, Metroaren urtekerearen atzealdean.

Eta irailaren 29an, Erraldoi Eguna (Goizez, eguerdian hasita erraldoi eta buruhandien konparsak izango dira Altzaga auzoko kaleetan, gaita doinuakaz batera eta beste erraldoi bat kantuan arratsaldean: Gari. Iñaki Igon Garitaonandia, bai. Hertzainak taldeagaz batera ekin eutson ibilbideari eta Behin Bizitzea izeneko bakarkako diskoa da kaleratu dauen azkena. Gitarreagaz, bakarka kantauko dau Erandion. 

Saio guztiak, domekatan izango dira eta beti arratsaldeko 18:00etan. Doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu