Pedro Almodovarrek Urrezko Lehoia irabazi dau Veneziako Bienalen
2024-09-09 08:25 ZinemeaThe room next door pelikulea saritu dau epaimahaiak.
Hainbeste denporaren ondoren barriro batzen diran lagun biren istorioa kontetan da osorik ingelesez filmautako pelikulan: Lehenengoa (Moore) eleberrigilea da eta bigarrena (Swinton), gerrako kazetaria. Batek ulertzen ez dauen heriotzeari buruzko liburu bat argitaratu barri dau eta bestea, minbiziaren ondorioz, besterik barik hil egiten da. Ondoko autorpen, salbamen, errudun eta barkamenezko bidaia da. Baina baita askatasuna hilteko bidea aukeratzerakoan be.
Almodovar zuzendariaren filmetan hain ohikoak diran bakarrizketak adiskidetasun eta konsolamendurako guneak dira orain.
Barriro be, zinemagile gitxi dira Almodovarren antzekoak kontu handiz errealidadea fabuleagaz nahastetan diran irudikapen labirintoak marrazten dabenak, eta alderantziz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!