2024ko irailaren 6tik 29ra Nafarroako Komiki Aretoak 15. urtemugea ospatuko dau

Bizkaie! 2024-09-06 09:01   Kulturea

Aurten be TIZAk atondu dau ekimena, komikiaren sustapenerako alkarteak.

Hamarnaka jarduera izango dira ekimen honetan, publiko guztientzat: mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, zuzeneko sorkuntzak, topaketak artistakaz, liburu-sinatzeak, erakusleihoak, auto-edizino eta bigarren eskuko azokak... Horreek guztiak 12 erakusketakaz osotutako programazinoaren harian. Baina dobako argitalpen bi be publikau ditue, 30 lagunetik gorako artisten lanakaz.

Erakusketei jagokenez, hamar iragarri ditue: Civibox Condestablen: Cristina Navarlazen Oxímoron; Candela Sierraren Procesos, finales y derivados | Prozesuak, azkenekoak eta eratorriak'; Riki Blancoren Libro de reclamaciones | Kexa-liburua; Stephane Levalloisen La Metamorfosis de Kafka por Stéphane Levallois | Kafkaren Metamorfosia; Charlie Christensenen Arne Anka; VV.AA. | Hainbat egile Picasso protagonista; Josefina Altunaren Josefina Altuna; Bea Lemaren El Cuerpo de Cristo | Kristoren gorputza; J.J. Chasenen Viaje en el tiempo | Denbora bidaia.

La Morea Merkatalgunean, barriz, VV.AA. / Hainbat egile Salón Exprés.

Bateren bat nabarmentzearren, Picasso protagonista hautatu dogu. Pablo Picasso (Malaga 1988- Mougins, Frantzia, 1973) hil zala 50 urte bete ziran 2023an. Picasso izan zan XX. mendeko abangoardietako artista garrantzitsuenetako bat eta modernidadearen ikurretako bat be bai. Afundación-ek, ABANCAren Gizarte-ekintzak, omenaldia egin nahi deutso erakusketa honegaz, Picasso Urtearen harian sortu ebelako. Picasso protagonista izeneko ibilbide honetan 170 piezatik gora batu ditue, horreetako asko erakusketa honetarako beren-beregi sortuak. Erakusketeak, era berean, gogoetea planteetan dau komikigintzea ardatz hartuta. Picassoren mitoan sartzenn da eta haren erakusgarri da Malagako artista handiaren lanak gaur egungo Espainiako kulturearen iruditegi kolektiboan txertatuta dagozala.

Helburua hori dalarik, Espainiako komikigintzako 41 egileren lanak jaso ditue. Beren binetetan eta lanetan Picassoren aztarnak igarten dira, euskarri anitzetan. Badira papelezko istorio klasikoak, baina badira,  formatu esperimentalekoak be, besteak beste, neurri handiko irudiak, instalazinoak, baita mahai-jokoak imitetan dituen komikiak be.

Parte-hartzaileen zerrendan dira, besteak beste, Paco Roca, Eneko, Ángel de la Calle, Javier Olivares, María Herreros, Tony Fernández Pons, Laura Pérez Vernetti, Idígoras & Pachi, David Rubín, Jacobo Serrano, Sagar Forniés, Cynthia Alfonso, Max, Belatz komikigile nafarra eta izen handiko beste komikigile batzuk eta horreekaz batera atzerriko egile bi be badira: Ricardo Linares argentinarra eta Stéphane Levallois frantziarra. Bistan da, beraz, margolaria unibersala dala Picasso eta haren itzala atzerriko iruditegi kolektiboen parte be badala.

Komikitoki, autoedizinoaren eta bigarren eskuko komikiaren gunea be ez dogu ahaztuko, Antsoain Komiki Boomen kolaborazinoagaz atondutakoa.

Afundacionek, ABANCAren ekintza-sozialak atondutako erakusketa honek erantzun bikaina izan dau Santiago de Compostelan, Pontevedran. Orain, Galizia atzean itxi eta Iruñera heldu da, Nafarroako Komiki Aretoaren egitarauaren barruan.

Kontuak kontu, Nafarroako Komiki Aretoari hasierea emoteko Sagar Forniesek zuzenean ikusteko aukerea izango da gaur, hilak 6, arratsaldeko 17:00etan eta aurrerago, arratsaldeko 19:00retan, Picasso Protagonista erakusketara bisita gidatua, Asier Mensuro komisarioagaz eta beste artista batzuekaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu