Zarautzeko Euskal Astea. 100 Urte
2024-09-05 12:25 MusikeaIrailaren 9an, goizeko 07:00retan dianeak emongo deutso hasierea egun handiari.
Aurten 100 urte borobil beteko dira Mauricio Flores Kaperotxipi zarauztar pintoreari, Arantzazuko Amaren egunean, irailaren 9an eta udea luzatzeko asmoz, parekorik izango ez eban euskal jaia ospatzea bururatu jakonetik: euskal usadio eta ohituretan errotutako Zarauzko Euskal Jaia. Berehala batu jakozan Jose Zinkunegi medikua, Nikolas Mujika pintorea eta Bonifacio Echegaray idazlea.
Lehen Euskal Jai haretako egitaraua xumea izan zan: goizean, jantzak, txistulariak eta trikitilariak eta gurdiak herriko kaleetan. Arratsaldean, kalejirea Iñurritzara eta bertan erromeria, bertsolariak, jantza sariketea, Salbea eta Anjelusa San Pelaioko ermitan eta, amaitzeko, kalejirea herrira. Afaldu ondoren, txistu eta tanbolin soinuaz, erromeria.
50eko hamarkadan, gerra ondorengo susperraldian, kaleko estanpak, jantzi eta karroza lehiaketak eta otxoteen kantuak be sartu ziran egitarauan eta 60ko hamarkadako garai gatxean, Umeen Euskal Jai Eguna eta Euskal Astea sortu zituen, Euskaltzaleak mobimentu euskaltzaleak eta Oleskariak otxoteak, Manolo Urbieta bera buru ebela.
100 urte honeetan ehundaka talde eta herritarrek hartu dozue parte zarauztarrok hain kuttuna dogun Euskal Jaia atontzen eta egitasmo ugari eta askotarikoak organizau izan dira Zarauzko jai herrikoi handi hau bultzatzeko eta indartzeko. Eskerrik asko guztioi, bihotz-bihotzez.
Euskal Jaia biziteko mila modu dagoz, bakotxak berea, baina jai errespetuz eta arduraz disfrutetea eskatzen deutsuet, Zarautzen ez dogulako ezelakolako jazarpenik edo erasorik onartzen.
Euskaltzaletasunari eta zarauztartasunari eutsi nahi deutsazuen Euskal Jaiaren mendeurrena giro jator eta alaian bizi eta ospatzea opa deutsuet.
Zarauztar guztioi, Zorionak! Xabier Txurruka Zarautzeko alkateak zehaztu dauenez.
Programazinoa
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!