Musika Bandeak Azkuna Zentroan emongo deutso hasierea denporaldiari
2024-09-05 10:34 MusikeaBihar, irailak 6, arratsaldeko 18:00etan.
Aste Nagusian eskainitako ikuskizunetan izandako erantzun bikainaren ondoren, Bilboko Udal Musika Bandeak irailaren 6an, barikuan, ekingo deutso barriro be jarduereari Azkuna Zentroko Kulturen Atarian. Kontzertua, 19:00retan hasiko da eta 2024ko irailetik 2025eko apirilera hamasei kontzertu batzen dituan kontzertu denporaldi barri eta asmo handikoari, aparteko hainbat kontzertu bereziez gan. Sartzea doban izango da.
Biharko kontzertua, Oroimenak eta jolasak izenekoa, Muroko maisuak gidatuko dau. Talde bilbotarreko 40 musikari baino gehiagok kantu zoragarriak eskainiko ditu: Joaquín Rodrigoren Homenaje a la Tempranica, Shin-Itchiro Yokoyamaren Ouverture et Matsuri (La Fête), Ruper Lekueren Amaiur 1522, Gilles Arcensen Rêves, rires et jeux d’enfants eta Carlos Suriñachen Memories of an old Zarzuela.
Irailaren 20an, barikuan, taldeak Lasaitasuna eta irrikak kontzertua eskainiko dau aitatu eszenatokian. Oraintsu, taldearen buru Borja Romero zuzendari konbidatua izango da, Bilbao Musika 2024 Nazinoarteko Zuzendaritzako II. Sariaren irabazlea. Bertan, Johan de Meij, Gustav Holst, Ola Gjeilo, Satoshi Yagisawa, Joaquín Turina eta Franco Cesarini lako konpositoreen lanakaz disfrutau ahal izango dau publikoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!