'Expodistrito' kultur programea martxan

Bizkaie! 2024-09-03 10:11   Kulturea

Datorren urtearen hasierara arte (urtarrilak 3) doban ikusi ahal izango dira.

Betiko lez, Bilboko Udalak Expodistrito aldi baterako erakusketea deszentralizatuen ohiko zikloa egingo dau. Irailean hasiko da eta argazkigintzea, eskulturea, pinturea eta arte plastikoen proposamenak eskainiko ditu.

2025eko urtarrilaren 3ra arte, Bilboko auzoetako Udal Zentroek zikloko erakusketak hartuko ditue. Atal berrian, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udal Etxeetan Expodistrito alkartearen proposamen artistikoez disfrutau ahal izango dabe.

Paco Cantera Artíguez (argazkia), David Tsitskishvili (pinturea), Letizia Le Fur (argazkia), Warren Omier (pinturea), Kavih Orrantia Izaguirre (pinturea) dira edizino honetan parte hartuko daben artistak. Ganera, Blas de Oteroren bizitzea eta poesiari buruzko La Rebelión del Ángel erakusketak, Bizkaiko Alkarte Artistikoaren pintura-lanei eskainitakoak eta Zona Comic aldizkari bilbotarraren ibilbideari buruzko erakusketak osotzen ditue Bilboko bizilagunek Expodistrito programazino barriaren barruan Bilboko udal-zentroetan disfrutau ahal izango dituen ganerako proposamen artistikoak.

Erakusketa guztiak doban dira eta goizez eta arratsaldez bisitau ahal izango dira.

Erakusketak

Bizkaiko Alkarte Artistikoa

- Erakusketean, 74 urte dituan kultur alkarte horren pintura-lanez disfrutau ahal izango da. Margolariak, poetak, rapsodak eta artezale ugari dagoz.

  • Irailak 2-13: La Bolsa Udaltegia.
  • Irailak 17-27: Otxarkoaga Udaltegia.
  • Urriak 16-30: Castaños Udaltegia.
  • Zemendiak 4-15: Errekalde Udaltegia.
  • 2024eko abenduaren 10etik urtarrilaren 3ra: Begoña Udaltegia.

Paco Cantera Artiguez. Aurrerabidean dauden begiradak.

- Giro ilunen barruan kontrasteak eta argitasuna adierazoten daben zuri-baltzeko argazkiak erakustea, balztasunean ñabardurak eta distirak topatzeko asmoz.

  • Irailak 2-13: Abando Udaltegia.
  • Irailak 17-27: San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.
  • Urriak 1-14: Begoña Udaltegia.
  • Zemendiak 4-15: Castaños Udaltegia.
  • Zemendiaren 26tik abenduaren 12ra: Errekalde Udaltegia.
  • 2024eko abenduaren 16tik urtarrilaren 3ra: Santutxu Udaltegia.

David Tsitskishvili. Inside

- Bilbon bizi dan georgiako margolari horrek adimen inkonzientearen esnatzearen inguruko erakusketea piktorikoa proponiduten dau.

  • Irailak 2-13: San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.
  • Irailak 17-27: La Bolsa Udaltegia.
  • Urriak 1-14: Otxarkoaga Udaltegia.
  • Urriak 16-30: Santutxu Udaltegia.
  • Zemendiak 4-15: Begoña Udaltegia.
  • 2024eko abenduaren 10etik urtarrilaren 3ra: San Frantzisko Udaltegia.

Kavih Orrantia Izaguirre. Manga eta fikzioa.

- Manga marrazketako teknika figuratiboan espezializautako artista plastiko horren lanaren lagina eskaintzen da. Erakusketako lanak akrilikoz eta arkatzez eginak dagoz papel eta kartoi ganean.

  • Irailak 2-27: San Frantzisko Udaltegia.
  • Urriak 1-14: Castaños Udaltegia.
  • Zemendiak 4-15: Santutxu Udaltegia.
  • 2024eko abenduaren 10etik urtarrilaren 3ra: La Bolsa Udaltegia.

Warren Omier. Kolore-emozioak.

Eskulturen erretratu sorta hura arreta handiz diseinauta dago kromoterapia aztertzeko eta erabiltzeko, ondoizate fisiko, psikiko eta emozinonalean eragiteko tresna bezala. Erretratu bakotxak, irudikatutako gizabanakoaren esentzia atzemateaz gan, arte bisuala koloreen ahalmen sendagarriegaz lotzea be bilatzen dau.

  • Irailak 2-27: Castaños Udaltegia.
  • Urriak 1-30: Errekalde Udaltegia.
  • Zemendiak 19-abenduak 5: Abando Udaltegia.
  • 2024eko abenduaren 10etik urtarrilaren 3ra: San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.

La rebelión del Ángel. Blas de Oteroren bizitzea eta poesia.

Erakusketa horrek poeta bilbotar handiaren bizitzea eta literatur ibilbidea batzen ditu. Horretarako, Blas de Otero Fundazinoak 62 marrazki original egiteko eskatu eutson Pablo Gallo artisteari. Marrazki horreek, José Fernández de la Sotak idatzitako gidoi bategaz batera, gehien-gehienengana zuzendu nahi izan eban poeta horren espiritua hurreratzen dabe.

  • Irailak 17-27: Begoña Udaltegia.
  • Urriak 1-30: San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.
  • Zemendiak 4-22: La Bolsa Udaltegia.

Eskultura eta gazteak. Garai berriak.

- Erakusketeak lurralde historiko guztietako hogeita hamar artista gazteren proposamenak batzen ditu, horeen lana eta ekarpenak ikusarazoz. Gehienak emakumezkoak dira. Erakusketak euskal uriburu guztiak zeharkatuko ditu eta Bilbon hasiko dau ibilbidea.

  • Urriak 2 - 31: San Frantzisko Udaltegia.
  • Zemendiak 5 - abenduak 4:  Otxarkoaga Udaltegia.
  • 2024eko abenduaren 9tik urtarrilaren 3ra: Abando Udaltegia.

Zona Comic (2013-2024).

- Bilboko aldizkariaren historia adierazoten da, 125 aleren ondoren kaleratzen dana. Bineten munduko autore esanguratsuenetako batzuek egindako azalen aukeraketa bat eskaintzen dau erakusketak, esaterako: Paco Roca, Raquel Alzate, David Rubine, Alex Orbe eta Emma Riose artistenak.

  • Irailaren 17tik urriaren 14ra: Abando Udaltegia.

Irailaren 17an, 19:00etan, Patricia Millán Molinuevok gidatutako berbaldia izango da, Koldo Azpitarte eta Mikel Bao Zona Comiceko zuzendari eta zuzendariordeagaz, hurranez hurran. Hitzaldiaren amaierean erakusketearen bisita gidatua izango da.

Letizia Le Fur. Mitologiak

Institut Français-egaz alkarlanean atondu da eta bertan argazkilari frantziar horren lanaren erakusketea eskaintzen da. Letizia Le Furren lanak gizakiak bere ingurunean dauen lekua, edertasuna eta natura adierazoten ditu, kolorearen ikuspegi eta tratamendu parebakoagaz.

  • Urriak 15 - zemendiak 15: Abando Udaltegia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu