Gorka Urbizuk kontzertu gehiago iragarri ditu

Bizkaie! 2024-09-03 09:10   Musikea

Entzun diskoa hemen.

Gorka Urbizuk Hasiera Bat diskoa aurkezteko kontzertu gehiago iragarri ditu. 25 urtez Berri Txarrak taldearen buru izan ostean, musikari nafarrak edertasunaren eta gordintasunaren alde egin dau eta abestiaren mamira bidaia proponiduten deusku.

Urbizuk arrakasta handia lortu dau birearen lehen zatian, sold out lortuz Euskal Herriko kontzertu guztietan, baita Madrilen eta Bartzelonan emon dituan kontzertuetan be. Jaialdi eta ekitaldi jentetsuetan be izan da, esaterako, San Fermin, Resurrection Fest edo Haziberrin.

Ganera, Mexiko, Txile ta Argentinan aurkeztu dau Hasiera Bat, erababateko arrakastea lortuz.

Oraintsu, euskal musikariak hamairu uribirutan izango dala iragarri dau: Murtzia, Granada, Zaragoza, Santander, Oviedo edo Santiago de Compostela.

Diskoa entzungai dago plataforma guztietan. Entzun hemen.

Agendea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu