Martxan da 59. Durangoko Azokan erakusmahaia jarteko inskripzinoa

Bizkaie! 2024-09-02 13:35   Kulturea

Eskabidea hemen egin behar da.

Argazkia: Gerediaga Alkartea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Durangoko Azokaren aurtengo edizinoa abenduaren 5etik 8ra izango da eta bertan erakusmahaia jarteko inskripzinoa martxan da. Interesa daben argitaletxe, diskoetxe, produkzino-etxe, alkarte, erakunde, banatzaile zein autoproduktoreek durangokoazoka.eus webgunearen bidez egin beharko dabe eskaria irailaren 30era arteko epean.

Holan, Durangoko Azokaren 59. edizinoa prestetako lanak hasita dagoz jadanik. Standen izen-emoteaz gan, egitaraurako proposamenak aurkezteko eta Ikasle Goizean parte hartzeko inskripzinoak be laster jarriko dira.

Lau egunez, euskal kulturearen topagune izango da Durango. Landako nobedadez horniduta egongo da eta, gunez gune, kulturazaleek gertutik ezagutu ahalko ditue sortzaileek aurkezturiko lanak. Ganera, berbaldietan, mahai-inguruetan eta tailerretan be parte hartzeko aukerea izango dabe.

Abenduaren 5etik 8ra, kulturaz disfrutetako lau egun eder izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu