Hamar euskal produkzino Irizar Saria eskuratzeko lehian
2024-09-02 07:55 ZinemeaLos Williams filmak emongo deutso hasierea Zinemira Sailari.
Guztira 20 obra, 15 film luze, hiru telesail eta bi film labur, izango dira Zinemaldiaren 72. edizioko euskal partaidetza osotuko dabenak. Ganera, ia sail guztietan programauta dagoz: Sail Ofiziala, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Nest, Culinary Zinema, Zinemira, Made in Spain, Belodromoa, Haurrentzako zinema eta EITB Galean, hain zuzen be.
Zinemirak, euskal zinemari eskainitako sailak, bederatzi proposamen batuko ditu; horreetako zortzi mundu-estreinaldiak dira eta, horrenbestez, Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagaiak. Irizar Sariaren bidez 20.000 euro emongo jako irabazleari. Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak atondutako saila da Zinemira, Irizarrek, EITBk eta Urbilek babestua, eta Euskadiko Filmategiaren, EPE-IBAIA produkzino-alkartearen eta Zineuskadiren lankidetzea dau.
Filmak
Los Williams (Raul de la Fuente).
Chaplin | Espíritu gitano (Carmen Chaplin).
Ciento volando (Arantxa Aguirre).
Erreplika (Pello Gutiérrez).
Ezer ematen ez dizun mundu hori (Ernesto del Río).
Hau ez da Hollywood (Ibarretxe anaien amaitu gabeko istorioa) (Nere Falagan Martin eta Jone Ibarretxe de la Cal).
Los poderes de Lolo (Miguel Alba Rico, Nino Fontán eta Itziar Bernaola).
Zortzitik infinitura (Naia Laka Arrizubieta).
Indarkeriaren oi(h)artzunak (Ander Iriarte eta Amaia Merino).
Soy Nevenka (Iciar Bollain).
Azken erromantikoak (David Pérez Sañudo).
Querer (Alauda Ruiz de Azúa).
Marco (Jon Garaño eta Aitor Arregi).
Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) (Izibene Oñederra).
Hirugarren paisaia (Julen Etxeberria).
El Hoyo 2 (Galder Gaztelu-Urrutia).
Go!azen (Itziar Gómez).
Nina (Andrea Jaurrieta).
Robotia (Diego Cagide eta Diego Lucero).
Itsatsita (Jon Rodríguez).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!