Kuartz taldeak 'III' diskoa kaleratuko dau

Bizkaie! 2024-08-28 08:32   Musikea

Horrezaz gan, kontzertu ugari iragarri ditue.

Kuartz, rockean oinarritutako talde Baxe-nafartarra da. Bluesa eta usu stonera buztartzen dituan taldea, Ibes Mongabure (kanta eta gitarrea) eta Oihan Delavigne (bateria) artistek osotzen dabe.

Kuartzen ibilbidea Hazparneko Ttattola gaztetxean hasi zan 2016. urtean. Geroztik, disko bi kaleratu ebezen: I izenekoa 2018an eta II diskoa, 2020an. Oraintsu, taldeak III izeneko 10 kantuko diskoa kaleratuko dau irailean.

Eñaut Gaztañagak egin ditu produkzino lanak, Zestoako Gaztain estudioetan.

Etenbako bidea segiduteko asmoagaz, zuzenekoak be iragarri ditue:

  • Urriak 5: Oleta.
  • Urriak 25: Oñati.
  • Urriak 26: Gernika.
  • Zemendiak 2: Tolosa.
  • Zemendiak 22: Elizondo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu