Oasis taldeak 'Live'25' birea iragarri dau

Bizkaie! 2024-08-27 10:21   Musikea

Sarrerak abuztuaren 31ean jarriko dira salgai.

Azken urteetako espekulazinoei amaierea emoteko, Oasis taldeak Live'25 birea iragarri barri dau. Erresuma Batuan eta Irlandan izango dira, ondoko herri honeetan: Cardiff, Manchester, Londres, Edinburgo eta Dublin.

Gallagher anaiek adierazo dabenez: Armak isildu egin dira. Amaitu da itxaronaldia. Etorri ikustera, ez da telebistaz emongo.

Horreezaz gan, birea beste kontinente batzuetara eroateko asmoa dagoala iragarri dabe 2025eko urte amaieran, han zuzen be.

Sarrerak, abuztuaren 31ean, goizeko 09:00etan jarriko dira salgai ticketmaster.co.uk, gigsandtours.com eta seetickets.com webguneetan. Dublingo sarrerak, barriz, goizeko 08:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri hemen.

Kontzertuak

  • Cardiff: garagarrilak 4 eta 5.
  • Manchester: garagarrilak 11, 12, 19 eta 20.
  • Londres: garagarrilak 25, 26 eta abuztuak 2 eta 3.
  • Edinburgo: abuztuak 8 eta 9.
  • Dublin: abuztuak 16 eta 17.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu