Hemen da UrduFolk 2024 Jaialdia

Bizkaie! 2024-08-26 08:09   Musikea

Abuztuaren 30ean eta 31an.

Abuztuaren azken asteburuan hartuko dau Urduñak XII. Urdufolk jaialdia. Beraz, barikuan eta zapatuan, egunez eta gauez, musikeaz disfrutetako aukera parebakoa eskainiko dabe betiko lez.

Abuztuaren 30ean, El Trasno bandako gaiteroek inaugurauko dabe aurtengo jaialdia kalejira bategaz, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, 21:15ean, Foru Plazan kontzertuak hasiko dira. Aldapeko Basque Latin Jazz izango da oholtzara igoko dan lehen taldea eta amaitzean, Balkan Paradise Orchestrearen txandea izango da, barikuko jaialdiaren egitarauari amaierea emoteko.

Abuztuaren 31an, barriz, El Trasno gaiteroen bandak, 13:15ean eskainiko dau kalejirea Urduñako urian zehar eta 21:15ean hasiko dira Foru Plazako kontzertuak. Jaialdiko bigarren egunean, Hidra eta Os D´abaixo taldeen txandea izango da. 2024ko UrduFolk jaialdiari amaierea emongo deutse azken talde bi horreek.

Progamazinoa

- Abuztuak 30

  • 19:30: El Trasno gaiten bandeagaz kalejira.
  • 21:15: Aldapeko Basque Latin Jazz eta Balkan Paradise Orchestrea. Foru Plazan.

- Abuztuak 31

  • 13:15: El Trasno gaiten bandeagaz kalejira.
  • 21:15: Hidra eta Os D´abaixo. Foru Plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu