TU-K taldeak irudi zaharrak berreskuratzen jarraitzen dau

Bizkaie! 2024-08-19 10:22   Musikea

The sun lies down abestiarena, hain zuzen be.

TU-K taldekoek irudi zaharrak berreskuratzen jarraitzen dabe. Oraintsu, 1988an Euskal Telebistako Hi heu programean grabau eben The sun lies down abestiaren irudiak aurkeztu ditue. Musikea Josu Aranbarrik eta Txomin Uribek egin eben eta letrea, barriz, Kirmen Uribek, 1987. urtean.
 
Bermasterizazinoa eta digitalizazinoa Jose Lastrak egin ebazan 2023ko abenduan Urdulizko Tipopete estudioetan, eta irudi eta soinuaren edizino eta sinkronizazinoa, barriz, Eneko Uribek, 2024ko abuztuan.
 
Tuka esaten da binilo bikotxa kalean da. Horrezaz gan, iraila hasierean single barria kaleratuko dabe.
 
 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu