Eskaintza eklektikoa V. Tabakalera Jantzan zikloan
2024-08-13 10:45 MusikeaDonostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Musika Hamabostaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak Tabakalera Jantzan zikloaren bosgarren edizinoa aurkeztu dabe. Tabakalera, 85. Donostiako Musika Hamabostaldiko jantza eskaintzearen erreferentziako egoitza da, Kursaal Auditorioagaz, Victoria Eugenia Antzokiagaz, Chillida Lekugaz edo Cristóbal Balenciaga Museoagaz batera.
Abuztuaren 13an, Myriam Perez Cazabon irundarrak, aurtengo edizinoko koreografo egoiliarrak, Sofia Martínez Gasteizko konpositoreak eta Lallement-Marques gitarra-duo frantsesak ziklorako sortutakoa aurkeztuko dabe: Isiltasuna zizelkatzen, jantza garaikidearen eta musika-konposizino garaikidearen arteko lankidetzea. Abuztuaren 14an, Hotel Col.lectiu Escènic konpainia katalanak Aquí aurkeztuko dau, Tabakaleratik mobiduko dan planteamendu koreografikoa. Hilaren 16an, barriz, Javier Arozena kanariarrak eta Cía. Mal Pelok, solo bana eskainiko dabe leku bitan: Schwanengesang eta Bach.
Olatz de Andrés zikloaren koordinatzaileak adierazo dauenez, aurtengo edizinoak eraikineko hainbat txoko hartuko ditu, esaterako Patioa, Plaza eta Prisma, musikak, soinuak eta espazioak garrantzi berezia izango daben proposamenak abiapuntu dituala. Testuinguru eszenikotik ateratzen diran sorkuntza bereziak dira guztiak, ikuspegi barrietatik begiradak aktibatzen jarraitzeko helburuz beste aurkezpen espazio batzuk hartzen dituenak. Zikloak, formatuen eta sortzeko moduen konbinazinoa aurkeztuko dau; holan, solo bi, lankidetza artistiko bat, transmisino koreografiko bat eta talde-proposamen ibiltari bat hartuko ditu.
Myriam Perez Cazabonen Esculpiendo el silencio saio bikotxerako sarrerak hemen eros daitekez. Cía. Mal Peloren Bach doban da konbidapenagaz (Tabakalerako informazino gunean jaso ahal izango dira, abuztuaren 16an bertan, 18:30etik aurrera). Hotel Col.lectiu Escènic-en eta Javier Arozenaren ikuskizunak, barriz, doban dira, lekua bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!