EHUko ikasleek 215.000 ordu baino gehiago emon ditue boluntariotza lanetan

Bizkaie! 2024-08-09 12:11   Kulturea

Gehienak emakumeak dira, % 75,5 hain zuzen be.

2012tik, Euskal Herriko Unibersidadeko 2063 ikaslek 216.592 ordu baino gehiago emon ditue UPV/EHUk autortutako Boluntariotzako eta Gizarte-partaidetzako programetan.

Ekimen solidario horretan ikasle parte hartzaile gehienak emakumeak dira (%75,5; gizonak %24,5) eta eremu horreetako 66 erakunde baino gehiagotan gauzatu dira, esaterako, ingurumenean, kulturean, arlo soziosanitarioan, eremu sozialean, kirolean, aisialdian eta astialdian. Guztira, 590,5 kreditu onartu dira, hau da, 17.715 boluntariotza-ordu.

David Hoyos Ramos EHUgune - Konpromisoa eta Eragin Sozialako zuzendariak adierazo dauenez, Unibersidadearen egungo Plan Estrategikoan planteaten dogun helburuetako bat ikasleek kalidadezko prestakuntza integrala jasotea izan zan, baita bizi-esperientzia aberasgarria izateaz gan, tokiko erronkei eta erronka globalei behar bezala erantzuteko aukerea emotea be.

Nagore Gallardo Menayo eta Iker Callado Iza, ekimen horretan parte hartu deben ikasleak dira. Lehenengoa Gizarte Laneko ikaslea da eta, haren ustetan, boluntariotza tresna eraldatzailea da, baita maila indibidualean eta komunitarioan be. Gallardok, Ellacuria Fundazinoagaz lankidetzean ibili da migratzaileei eta errefuxiatuei harrerea egiteko.

Bestalde, Iker Callado graduondoko ikaslea da (Psikologian graduatua) eta adierazo dauanez: laguntzen saiatzeko modua da. Berdin deutso eremuak; hobekuntzea ekarriko dau eta oso esperientzia pozgarria da. Bizitza osorako baliagarriak diran zeharkako gaitasun asko barneratzen dozuz. Calladok IkasLagun progreamean laguntzen dau.

Jarduera solidarioak euskal boluntariotza agentziek abalatutako erakundeetan egin daitekez. Ondokoetan, hain zuzen be: BizkaiaGara, Bizkaian; Gizalde, Gipuzkoan, edo Batekin (Araban), baita Euskadiko GGKEen Koordinakundeko erakundeak edo Euskadiko Boluntariotza Atontzeko Errolda Orokorrean inskribauta dagozenak be. Eusko Jaurlaritzak alkartasunaren eta lankidetzearen esparruan sustatu edo lagundutako programetan parte hartzen dabenak eta, Alkartasunaren Europako Kidegoaren barruan proiektuak egiten dituenak beste aukerak dira.

EHUgune - Konpromisoa eta Eragin Sozialeko zuzendariak, Felipe Garcíak, adierazo dauanez; Gure lana helburu argi bietan oinarritzen da: unibersidadeko ikaslea ahalduntzea aldaketarako eragile izan deian eta etorkizun inklusiboago eta iraunkorrago bategaz konprometidutako unibersidade.komunidadea sortzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu