'Noeud' ikuskizunak omenaldia egingo deutso Chillidari

Bizkaie! 2024-08-09 10:01   Musikea

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren barruan Noeud ikuskizuna atondu dabe.

DAB jantza konpainiaren sorkutzea, gaur, hilak 9, Hernaniko Chillida Lekun izango da eta bihar, hilak 10, Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Egitasmoak, Eduardo Chillida autortzen dau, haren jaiotzearen mendeurrenean. Erosi sarrerak hemen.

Noeud, frantsesez korapilatua, DAB jantza konpainiaren sorkuntzea da. Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean ebezen lan metodologietan sakondu dabe, mobimenduaren bidez. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntzea artista bi horreen kontzeptuak dira, garaiko mobimendua askatasunerantz biderau ebenak. Ganera, bizi izan eben garaia inspirazinotzat balio izan deutse baita be, egoera politiko, sozial eta kulturalari erreparatuz, hiru jantzari jarri ditue eszenatokian enkortsetamentutik askatasunerantz bidea topau deien.

Talde artistikoa

  • Marina Eskisabel, idea originala.
  • DAB Konpainia koreografia eta produkzinoa.
  • Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi eta Iker Sanz jantzariak.
  • German Ormazabal eta Alai Ormazabal musikea.
  • Naia Iturrioz, jantziak.
  • Hodei Arrastoa, kanpo begiradea eta dramaturgia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu