Sei kontzertu Arabako Musika Klasikoko Zikloan
2024-08-05 13:38 MusikeaAbuztuaren 3tik 30era, Artziniegan, Sarrian, Lagranen, Eltziegon, Zalduondon eta Quintanilla Erriberabeitian.
2024ko Musika klasikoko kontzertuak 3tik 30era izango dira, Artziniegan, Sarrian, Lagranen, Eltziegon, Zalduondon eta Quintanilla Erriberabeitian. Zikloa aurkezten, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputadua eta Patrick Alfaya Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendari artistikoa izan dira.
Zikloak, kontzertuen kalidade eta aniztasunari esker, oso harrera ona izaten dau herrietako entzuleen artean eta hareetara joaten diran Gasteizkoen artean adierazo dau Del Valek. Aurtongo edizinoan, 6 kontzertu eskainiko dira guztira.
Ander Perrino kontrabaxuak eta German Ormazabal pianistak inaugurau eben zikloa abuztuaren 3an, Artziniegan. Hurrengo geltokia, hilaren 11an, Sarriako eleizan izango da eta bertan Fauré, Massenet, Poulenc, Berlioz, Bottesini, Brahms eta Pfitzner-en lanak entzuteko aukerea izango da, Maite Arruabarrena, Rebekka Riedel eta German Ormazabalen eskutik. Ondoren, Abuztuaren 20an, Dianto Reed Quintet taldeak, Stravinsky eta Picasso Parisen obreen gainean egindako egokitzapena interpretauko dabe Lagraneko eleizan.
Zikloa Eltziegon be geldituko da abuztuaren 25ean, han, Luis Martinez Pueyo txirulariaren eta Alfonso Sebastian klabearen eskutik, Bach and sons-en obrak entzungo dira. Hilaren 27an, martitzena, Sara Águedak eta Pepe Viyuelak, Gonzalo de Berceoren testuak eta Guerrero, Libre Vermell, Cantigas de Santa María eta anonimoen musika interpretauko ditue eta hilaren 26an, barriz, Luis Fernández Castellók, David eta Carlos Apellanizek, A la française: Debussy, Ravel, Fauré eta d'Indy-ren lanekaz zarratuko dabe zikloa, Quintanilla Erriberabeitian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!