Helburua da 2023rako klima neutraltasunerako bidean aurrera egitea
2024-07-30 07:40 Pil-pileanGuggenheim Bilbao Museoak eguzki-panelak instalau ditu.
Museoaren teilatuetan 300 eguzki-panel instaletako proiektua aurkeztu dau; paneloi esker % 5 inguru aurreztuko da Museoaren konsumo elektrikoan, eta erakusketa-areto guztien argiztapen-beharrei erantzungo jake. Eguzki-panelak eraikinaren estalkirik zabalenetan kokatu dira eta, beraz, ez dira kaletik ikusten eta eraikinaren arkitekturan integrauta geratu dira. Eraikinaren berezitasun arkitektonikoa konserbetea erronka handia izan da proiektuaren garapenean: horregaitik Frank Gehry arkitektoaren eta Bilboko Udalaren oneretxia jaso dogu aurretik plaken diseinua erabagiteko orduan —beste elementu batzuekaz bat etorri behar baitau, besteak beste, argi-zuloakaz.
Proiektuari aurtengo urtarrilean ekin jakon, Museotik kanpo dagoan biltegian 90 plaka fotovoltaiko jarri ziranean. Plaka horreek eraikin horren guztizko elektrizidade-eskariaren % 30eko ekarpena egiten dabiz eta, egun eguzkitsuetan, biltegiko behar elektriko guztiak beteten ditue.
Museoko teilatu lauetako instalazino fotovoltaikoa 2024–2025 aldiko ingurumen-jasangarritasuneko planean jasotako ekintzetako bat da, 2030ean karbono-neutraltasuna lortzeko bidean aurrera egiteko konpromisoa jasoten baitau. Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen dituan Europako NextGenerationEU diru-laguntzakaz finantziautako proiektua da.
Karbono-aztarnak —baita zeharkako emisinoak be— neurtzeko prozesua hori publiko egiten dauen lehen museoa da Guggenheim Bilbao Museoa, izan be, Museoak 2019tik egindako ekimen nagusietako bat da eta neurketearen irismena handitzen doa pixkanaka.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!