Tofol Martinez Blues Bandek irabazi dau Volotea Blues Challenge Txapelketea
2024-07-29 07:40 MusikeaTaldea Estaduko ordezkaria izango da Spliten (Kroazia) egingo dan European Blues Challenge 2025 Jaialdian.
Musika lehiaketa handi hau Bilboko Udalak bultzatutako Bilbao Blues Festivalaren hirugarren edizinoaren barruan kokatzen da. Eta Tòfol Martínez Blues Band izango da datorren urtean Spliten (Kroazia) egingo dan European Blues Challengeko Estatuko ordezkaria. Beste hiru finalistak atzean itxita irabazi dabe (Del Toro Blues Band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way eta The Lazy Tones) Blues Challenge jaialdiaren hirugarren edizinoko lehiaketan, lehenengo aldiz Bilbon.
Talde irabazlearen liderra, Tòfol Martínez, ahots hausi eta magnetikoa dauen abeslari eta gitarristea da, Gerard Nietogaz batera agertokia konpartiduten dauena organoan eta ahotsetan, Cobre baxuan eta Agustí Borrell baterian. Tòfol, ibilbide zabaleko benetako bluesmanak, zuzeneko indartsu eta biziak eskaintzen ditu, Challengean ikusleek gozau ahal izan ebena lakoak.
Bilboko Udalak bultzatutako Bilbao Blues Festival handian, besteak beste, Ibai Garcia Blues Project, Texas Blues Guitar Summit feat, Anson Funderbourgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman, Southern Avenue, The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Martha High & The Soul Cookers, Annika Chambers, Terrie Odabi, Chino Swingslide Trío, Ivan Singh eta Kid Carlos Band taldeak izan dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!