XXXII. Bilboko Su Artifizialen Lehiaketan zazpi piroteknia etxek parte hartuko dabe
2024-07-24 12:54 Pil-pileanAbuztuaren 17an, zapatuan, Valentziako Tamarit Pirotekniak ekingo deutso.
Aste Nagusiko gau guztietan, 22:30etik aurrera, su artifizialak jaietako protagonista izango dira. Jenterik gehien batzen daben ekitaldien artean dagoz suziriak, gauero-gauero, batez beste 100.000 persona bertaratzen baitira.
Su artifizialetan, piroteknia-etxeek profesionaltasun eta sormen handia erakusten dabe lehiaketan emoten diran sari biak eskuratu guran: Ikusleen Saria eta Epaimahaiaren Saria.
Aurten 7 piroteknia-etxe lehiatuko dira:
- Abuztuaren 17an, zapatuan: TAMARIT PIROTEKNIA (Valentzia).
- Abuztuaren 18an, domekan: ABC ARTIFICES PIROTEKNIA (Belgika).
- Abuztuaren 19an, astelehenean: MARIPOSA PIROTEKNIA (Kolonbia).
- Abuztuaren 20an, martitzenean: DFP FIREWORKS (Herbehereak).
- Abuztuaren 21ean, eguaztenean: SAN MIGUEL PIROTEKNIA (Kanariak).
- Abuztuaren 22an, eguenean: REYES PIROTEKNIA (Mexiko).
- Abuztuaren 23an, barikuan: LA ROSA INTERNATIONAL FIREWORKS PIROTEKNIA (Sizilia).
- Abuztuaren 24an, zapatuan 22:30etik aurrera, VALECEA PIROTEKNIA arabarrak amaierea emongo deutse Aste Nagusiko su artifizialei, erakusketa-ikuskizun bategaz.
Publikoaren Saria
Herritarrek aukerea izango dabete Bilbao Uria Su Artifizialen XXXII. Nazinoarteko Lehiaketearen balorazinoan zuzenean parte hartzeko eta Ikusleen Sariaren irabazlea aukeratzeko botoa emoteko. Botoak "Bilbao Aste Nagusia 2024" mobikorretarako aplikazinoaren bidez emon ahal izango dira (App Store-n eta Google Play-n deskargau daiteke) edo abuztuaren 18tik 25era bitartean El Correo egunkarian argitaratuko diran partaidetza-kupoien bidez.
Epaimahaia Saria
Lehiaketako epaimahaiak Aste Nagusiaren azken egunean, abuztuaren 25ean jakinarazoko dau nor dan epaimahaiaren sariaren irabazlea. Ondokoa izango dira epaimahaiko kideak: Itziar Urtasun, jaietako zinegotzia eta Jaietako Batzorde Mistoko presidentea; Begoña Escribano, Musika-Musica jaialdiko eta Gau Zuriko zuzendaria; Raul Cancedo, Hortzmuga antzerki-konpainiako zuzendari artistikoa; Carmelo Lezama, El Corte Inglés enpresako ordezkaria; Rosa Pardo, Zazpikaletako Merkatarien Alkarteko ordezkaria; Antonio Barrena, El Correoko ordezkaria; José Mª Amante, Bilboko Konparsak erakundeko ordezkaria eta Jone Larrazabal, Jaietako zuzendaria eta epaimahaiaren idazkaria izango da; Aitor Valdecantos, Valecea piroteknia-etxekoa, Epaimahaiari aholkuak emoteko arduraduna.
Aurreko edizinoetan bezela, epaimahaiak hainbat alderdi eta elementu hartuko ditu kontuan ikuskizun piroteknikoetan:
- Aire-espazioaren okupazinoa.
- Purutasuna, intensidadea, distirea eta koloreen iraunkortasuna.
- Aniztasun kromatikoa, argitasuna, dimensinoak, diseinu eta formen perfekzinoa, dotoretasuna, efektuen aniztasuna, sonoridadea, inguruagazko konjuntzinoa, originaltasuna, erritmoa eta jentearen onarpena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!