32. Euskal Encounter Barakaldoko BEC erakustazokan garagarrilaren 25etik 28ra

Bizkaie! 2024-07-23 12:42   Kulturea

Aurten 4.096 leku izango dira ordenagailuak jarteko.

Euskal Encounter ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, esperientziak alkarbanatu eta egun gitxi batzuetan informatikeagaz lotutako edozein ekitalditan sartzeko asmoa baita.

80. hamarkadearen azkenaldera izan eban hasiera mobimentu honek Europako iparraldean, hau da, Norbegia, Danimarka eta Alemania lako herrialdetan.

2024an estaduko partyrik zaharrena bere hogeita hamabigarren edizinora helduko da.

Euskal Encounter 2024

Aurten 4.096 leku izango dira ordenagailuak jarteko.

Sarrereak, ordenagailua jarteko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexinoa izateko eskubidea emoten dau.

Gune edegia da: edonor sartu daiteke, topaketan parte hartu edo ez. Eremu honetan, informatika-arloko enpresek produktuak aurkeztuko ditue. Hitzaldiak eta erakusketak egingo dira doban, gaurkotasuneko informatika-gaiei buruz, bai eta interesa dauen edozeini teknologiara hurreratzeko tailerrak be. 

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Prezioa: 55 €

Izen-emotea: apirilaren 16tik aurrera. Izena emon arren, ez dau lekua ziurtatzen.

Egun horretatik aurrera posible izango da webgunean altea emotea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak atontzea. Dena prest egon daiten egun batzuk emongo dira erreserbak edegi aurretik.

Erreserbea egiteko aukerea apirilaren 30ean hasi zan, goizeko 10:00tan.

Erreserbeagaz edo extranetagaz arazorik baldin badozu, idatzi olatz@euskalencounter.org helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu