Magdalena Barrenetxea hil da, UPV/EHUri bere ondarea emon eutson emakumea
2024-07-23 12:24 KultureaGure babeslerik onena.
Zahartze osasungarriari eta Alzheimerraren prebentzinoari buruzko ikerketarako funtsen bilketea sustatzen dauen geleari izena emon deutso
Magdalena Barrenetxea 93 urte zituala hil da, bizi zan egoitzan. Magdalena Barrenetxeak 336.000 euroko ondarea emon eutson UPV/EHUri, Alzheimerra, Parkinsona eta endekapenezko gaixotasunak lakoei buruzko ikerketan inbertiduteko asmoz. Unibersidadea hainbat deialdi atontzen dabil ikerketa-taldeek arlo horreekaz lotutako proiektuak aurkeztu deiezan.
Partikular batengandik jaso dauen ondare hori autortzeko, Euskal Herriko Unibersidadeak Magdalena Barrenetxea Ehulagun Gelea sortu eban joandako apirilean. Ikasgela honek partikularren dohaintzak jasoko ditu eta zahartze osasungarriagaz, Alzheimerraren prebentzinoagaz eta bestelako gaixotasun neurodegeneratiboakaz lotutako osasun-arloetako ikerketak sustatzeko baliabideak zuzenduko ditu. Ikasgeleak haren omenez garrantzitsua dan lehen ongilearen izena daroa, nahiz eta berak be ez eban interesik norberaren izena publiko egiteko.
Atzo bertan, sare sozialetan, Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak emakume eskuzabal honen heriotzeagaitik penaz azaldu zan: Magdalena Barrenetxeak ondare handia emon eutson dirutan eta ondasunetan euskal unibersidade publikoari. Haren baliabideak gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketara bideratzea nahi izan eban. Unibersidadea emakumearen borondatea beteten ibili da. Gaur egun mina sentiduten dogu galereagaitik, baina baita harrotasuna eta esker ona be. Ha lako personek hobeak izatea behartzen gaitue. Goian bego.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!