Azken 10 urteotan 68 agiri zaharbarritu ditu Eibarko Udal Artxiboak

Bizkaie! 2024-07-23 08:20   Kulturea

Aurten, Eibarko historia ezagutzeko hiru agiri zaharbarritu ditue.

San Juanenetako jaien kartela. 1913 | Ikusi handiago | Argazki originala
  • Lehenengoa 1558. urtekoa da, Domingo de Malleak Eibarko kontzejuaren aurrean jarritako kaparetasun-auziari buruzkoa. Bere kaparetasuna egiaztatzea eskatzen dau agirian.
  • Bigarrena 1672. urtekoa da eta Eibarko genealogiaren azterketarako dokumentu oso interesgarria da. Juan de Suinagak Cadizen bizi dan Diego de Suinaga bere seme legitimoaren jatorriaren eta izakerearen inguruko informazinoa eskatzen dau.
  • Azken agiria oso egoera txarrean egoan jasandako suaren eta hezetasunaren ondorioz eta ezinezkoa zan ha konsultetea. Cristobal de Sugadi herriko eskribauaren 657 orriko papel multzo bat da.

Zaharbarritzeren aurrekontua 7.120,85 euroko izan da eta Foru Aldundiaren 4.272,51 euroko dirulaguntzea jaso dau.

Azken 10 urteetan 1552 eta 1954 urte bitarteko 68 dokumentu zaharbarritu ditu Eibarko Udal Artxiboak. Horreen artean esanguratsuenetakoak ondokoak dira:

  • Ofiziozko auzi kriminala Antonia Zabalaren kontra, Eibarko uribilduko donzeila nagusiei letra iraingarriz idatzitako abesti bat euskal hizkuntzan erreziteteagaitik. 1668
  • Arerio frantziarraren inbasinoaren historia Eskribaua: Felix de Aramburu. 1794
  • San Juanenetako jaien kartela. 1913 (Argazkian ikusgai).
  • Martín de Isasmendiren informazinoa armen forjaketeari buruz. 1722.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu