'Machos en flor', abuztuaren 22 tik irailaren 15era Pabellon 6 Aretoan
2024-07-22 10:14 KultureaJosu Angulo, Kepa Alesso, Quique Gago, Aitor Echarte, Diego Pérez eta Yeray Vázquezek ekingo deutse abuztuaren 22an
Errealidadetik ekiten deutsagu. Eta hobeak izan nahi daben gizonakan jarriko dogu arretea. Lan honetako personaiak Gizonen Zirkulu batekoak dira. Estadu osoko zenbait uritantan banatuta, zirkulu horreek bardintasunezkoak izan nahi daben gizonen alkarte egonkorrak dira, patriarkatuaren aginduetatik igesi. Hausnartu, kritikau eta kultura-aldaketa feministeari laguntzeko talde bat osotzeko batzen dira. Ez dira jaubetzen. Isiltasuna nahiago dabe. Zaratarik bako aldaketea. Hareek alkartu, berba eta barre egin eta negar egiten dabe. Eta gu hareekaz.
Fitxa artistikoa
- Testua eta zuzendaritza: Felipe Loza.
- Antzezleak: Josu Angulo, Kepa Alesso, Quique Gago, Aitor Echarte, Diego Pérez, Yeray Vázquez.
- Jantziak, ikus-entzunezkoak eta kartela: Daniel F. Carrasco.
- Koreografia: Leire Ormazabal.
- Kantu zuzendaritza: Yeray Vázquez.
- Argiztapen diseinua: Fernando Alcáuzar.
- Atrezzo: María Casanueva.
Pabellón 6eko ekoizpen propioa, Arriaga Antzokiarekin lankidetzan.
Sarrerak hemen.
Pabellón 6 udagoienerako produkzino propio bat atontzen dabil Esta tarde en Mentxaka; pasa dan astean Pabellón 6ko Antzerki Laborategiaren produkzino barriaren irakurketea egin eben:
Testua Iñigo Cobok idatzi eta zuzendu dau, eta Itxaso Gil, Unai Izquierdo, Diego Pérez, Itxaso Quintana, Josu Iriarte eta Markel Vázquez dira protagonistak.
Aprobak egiten irailean hasiko dira eta estreinaldia udagoienen izango da, aurrerago zehaztuko daben egunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!