49. Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdia gaur, hilak 22, hasiko da

Bizkaie! 2024-07-22 08:18   Kulturea

Amaitu, barriz, 28an, Santiago Egunean egingo da.

entaurreko aurkezpenean izan dira Andoni Iturberi, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea eta Portugaleteko alkate andrea, Marijose Blanco. Kazajistango NAZ taldeko musikariak be tartean izan dira eta herrialde horretako ohiko doinuak erakusti ditue.

Jaialdia musikearen eta jantzearen ospakizuna ez eze, kultura eta komunidade ezbardinen arteko loturak indartzeko plataformea be bada. Ekitaldi hau musikearen eta artearen unibersaltasunaren testigantza bizia da, alkar ezagutu eta konpartiduteko bitarteko legez.

Nazioarteko 49. Folklore Jaialdia aukera parebakoa da munduko kultura-ondarearen aberastasuna aztertzeko.

Elai Alai kultur alkarte atontzailearen ekinbidez, Bolivia, Brasil, Euskadi, Hungria, Kazajistán eta Keniako taldeak izango dira protagonista Portugaleteko La Canillan izango dira ekitaldiak:

  • Garagarrilaren 22an, astelehenean, 21:30ean: Kenia eta Hungariako taldeak.
  • Garagarrilaren 23an, martitzenean, 21:30ean: Kazakhistan eta Brasileko taldeak.
  • Garagarrilaren 24an, eguaztenean, 21:30ean: Bolivia eta Euskal Herria.
  • Garagarrilaren 25ean, eguenean, 21:30ean:Talde guztiak.
  • Musika saioak: Garagarrilaren 26an, barikuan, 19:00retan Gran Hotel Puente Colganteko Terrazan: Kenia, Hungaria.
  • Munduko Jantzak: garagarrilaren 28an, 21:30etik 23:00etara, Carlos VII kalean.
  • Munduko jantzak: garagarrilaren 28an, domekan, 21:00etan, Carlos VII kalean.

Informazino gehiago eta parte-hartzaileak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu