‘Paisaia, genero piktorikotik haratago. Paisaia museoko bilduman’ erakusketea, ikusgai

Bizkaie! 2024-07-18 13:23   Kulturea

Durangoko Arte eta Historia Museoan, irailaren 22ra arte.

Durangoko Arte eta Historia Museoan gaurtik, hilak 18, aurrera ikusgai izango da Paisaia, genero piktorikotik haratago. Paisaia museoko bilduman erakusketea, irailaren 22ra arte. Paisaiaren generoa autortzen dau, museoaren bildumako lanak erabiliz. Lan horreetako asko biltegietan gordeten dira.



Erakusketeak paisajeak genero piktoriko bezela izandako bilakaerea nabarmendu nahi dau, hasiera apaletatik hasi eta arte modu ezagun eta estimadu globaleraino. Antxinaroan eta Erdi Aroan, paisajea dekorazino edo eszena-hondo bezela erabilten zan batez be. Pizkundean hasi zan garrantzia hartzen, humanismoaren eta perspektibearen barraurkikuntzearen eraginez.

Paisajea, genero piktorikotik haragoko lanean paisajearen generoko etapa eta estilo ugari islatzen dituan lanak dagoz ikusgai, esaterako, Maeztu, Haes, Regoyos, Caro Baroja, Barrueta, Nagel eta Olabe artistenak. Ganera, ikusgai dagozen lanen artean azken dohaintzea dago: José Manuel Rozasen Berpizkundea. Erakusketeak museoaren hurrengo erosketak be nabarmentzen ditu: Durangoko leku bi, bata Ángel Larroquerena (Artekale) eta bestea Alfonso W. Sena Manterolarena (Santa María).

Jon Sergio Kultura zinegotziak adierazo dauenez, -Paisaia, genero piktorikotik haratago- erakusketeak paisajearen generoari balioa emoteaz gan, durangarrei geure ondare artistikoa barriro ezagutzeko aukerea emoten deutse. Erakusketeak, aukera parebakoa eskaintzen dau museoko biltegietan egoten diran maisulanak ikusteko. Paisajearen ospakizuna bisitau eta disfrutau deiela gura dogu.

Erakusketearen gaiak

Erakusketa hainbat gaitan banatuta dago paisajearen generoaren barruan:

  • Historikoa: joaneko momentu eta leku espezifikoak islatzen dituen irudikapenak.
  • Naturala: naturearen edertasuna eta handitasuna harrapetan daben eszenak.
  • Intimoa: ingurumenagazko hartu-emon personalak eta emoznionalak aztertzen daben lanak.
  • Irreala: irudimeneko paisajeen interpretazino sortzaile eta surrealistak.
  • Durangoko paisajea: uriaren eta inguruaren irudikapen espezifikoak.

Erakusketea Durangoko Arte eta Historia Museoan dago ikusgai, San Agustinalde kaleko 16.ean.

Ordutegia: martitzenetik barikura 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara; zapatutan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara. Abuztuan zehar, museoa martitzenetik domekara 11:00etatik 14:00etara edegiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu