Bilbao BBK Live, kulturea eta ekonomia buztartzen
2024-07-18 12:26 Musikea110.000 lagun eta 25,4 miloeko eragin ekonomikoa izan dau.
Bilboko Udaleko eta Lats Tour enpresa sustatzaileko taldeek joan dan astean, garagarrilaren 11tik 13ra, egin dan 2024ko edizinoaren itxieran erregistrautako datu garrantzitsuenak aztertu ditue. Aurton be, Bilbao BBK Live kultura-erreferente bihurtu da nazinoartean eta ehun artistak baino gehiagok hartu dabe parte kontzertuetan.
Massive Attack, The Prodigy, Grace Jones, Underworld, Arcade Fire, Jungle, Air, Los Planetas, Khruangbin, Meute, Parcels, Floating Points, Kiasmos, Slowdive eta El Columpio Asesino taldeek zuzenean jardun dabe 110.000 persona baino gehiago batu diran ekitaldian.
Eragin ekonomikoari jagokonez, Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko zinegotziak aurreratu dauenez, 25,4 milioe eurotik gorakoa izan da, batez be, ostalaritzearen, merkataritzearen eta ostatuen sektoreetan izandako eragina, izan be, hotel-okupazinoaren % 90 gainditu dabe jaialdiaren hiru egunetan.
Beste datu batzuen artean, azpimarrau behar da muntaia osoa eregiteko tokiko enpresetako 3.200 profesional ibili dirala logistika-lanetan, hornidura, zerbitzu, argiztapen, soinu, ikus-entzunezko, segurtasun edo otordu-zerbitzuan eta Bilboko eta Bizkaiko hornitzaileak lehenetsi dira.
Ikusleei jagokenez, jaialdia amaitu eta berehala aurreratu zan moduan, aurten 50 herrialde baino gehiagoko 110.000 lagun batu dira Kobetamendin. Kopuru handietan eta jatorriaren arabera, % 26 beste herrialde batzuetatik etorri da eta datu horrek jaialdiaren nazinoarteko izaerea sendotzen dau. Atzerritarren artean, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Portugal dira kopuru handiena daben herrialdeak. Beste % 30 bertokoei, hau da, bilbotarrei eta Euskadiko lurraldeetatik heldutako personei jagoke. Estaduan (% 44), Madrilgo Erkidegoa, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Kantabria eta Andaluzia izan dira jarraitzaile gehien izan dituenak.
Ganera, baieztatzen da jaialdia edade guztietako ikusleentzat dala: % 28 (18 eta 29 urte bitartekoak izan dira), % 41 (30 eta 39 urte bitartekoak), % 23 (40 eta 49 urte bitartekoak eta % 8 (50 urtetik gorakoak) izan dira.
Bilboko Udalak eta Last Tour-ek positibotzat jo ditue datuok baina lehentasunezko helburua zifra kualitatiboak lortzea da, kalidadea sustatuz.
Xabier Ochandianok adierazo dauenez, Bilboko Udalaren helburuetako bat da, Bilbo Jaialdien uri bihurtzea, kalidadezko programakaz eta formatu askotan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!