VI. Danbaka Musika Lehiaketea, urrian hasiko da

Bizkaie! 2024-07-18 09:14   Musikea

Lau saio egingo ditue finalaren aurretik, urritik abendura.

Badator Debagoienako Danbaka Musika Lehiaketea. Seigarren edizinoa izango da aurtengoa. Lau saio izango dira, urritik abendura eta final handia, urtarrilean, guztiak Bergarako Seminarixoan. Debagoieneko musika taldeek hartu ahal izango dabe parte. Izena emoteko epea edegita dago eta atontzaileen esanetan komenidu da lehenbailehen izena emotea. Goiena Komunikazio Taldeak atondu dau, Bergarako Udalaren laguntzinoagaz.

Halanda ze, 2022ko edizinoak itxi eban sabore eta akordu gozoaren ostean, aurten be atontzea erabagi dabe. Debagoienako taldeei dago zuzenduta eta edizino guztietan bezela, danetariko estilo eta formatuak izango dira ondoetorriak. Ganera, ez jake ateak zarratuko aurreko edizinoan parte hartu ebenei.

Guztira, Debagoienako hamasei taldek hartuko dabe parte lehiaketan. Hamabost talde Danbakako epaimahaiak aukeratuko ditu; bestea, publikoak, botoen bidez. Zuzeneko kontzertuak izango dira epaimahaiak balorau beharrekoak. Holan, seigarren edizinoan lau saio atondu dira, urriaren 25ean, zemendiaren 9an, zemendiaren 13an eta abenduaren 13an. Final handia urtarrilaren 17an jokatuko da.

Betiko lez, kontzertu guztiak barikuetan, 21:30ean, Bergarako Seminarixoan izango dira. Sariak betikoak:  lehenengo saria, diskoa grabetea; bigarrena eta publikoaren saria, bideokliparen grabazinoa; eta, Danbaka-Ekinez saria, 2025eko Ekinez Jaialdian izateko aukerea. Taldeko musikari bat behintzat, Debagoienan erroldauta egon behar da.

Horrezaz gan, atontzaileek aurreratu dabe chill out gunea eta Sanprubusa izango dirala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu