EGO - Euskal Herriko Gazte Orkestreak udako bireari ekingo deutso
2024-07-17 11:24 MusikeaGagarrilaren 18tik 22ra, Seohyun Kim korear biolinisteak parte hartuko dauelarik.
EGOren udako topaketearen aurkezpen ofiziala egin dabe gaur eta bertan izan dira Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, German Ormazabal EGOko koordinatzaile nagusia, Iban Garate aktore eta aurkezlea, Seohyum Kim biolinista bakarlari gonbidatua eta Ruben Gimeno EGOko zuzendari artistikoa.
Euskal Herriko Gazte Orkestreak bost kontzertu eskainiko ditu 2024ko udako biran. Rubén Gimeno zuzendari artistikoaren gidaritzapean, ondoko kontzertuak eskainiko ditu: Hondarribia (garagarrilak 18), Azkoitia (garagarrilak 19), Donostia (garagarrilak 20), Bilbo (garagarrilak 21) eta Gasteiz (garagarrilak 22).
Seohyun Kim korear biolinista gaztearen parte-hartzea izango da kontzertu horreen berezitasun erakargarrienetako bat. Tibor Varga Nazinoarteko Biolin Lehiaketearen azken edizinoa irabazi eban eta Gilbert Vargak (Tibor Vargaren semea eta hamar urtez Euskadiko Orkestrako zuzendari izandakoa) itxitako instrumentua darabil Seohyunek.
Hamabost urtegaz Seohyun Kimek Txaikovskiren Biolinerako kontzertuari egingo deutso aurre. Generoko kontzertu txalotuenetako bat da, instrumentu honetarako historian idatzitako onenetakoa. Obrea lehen aldiz interpretauko dau orkestreak, musikari handien mailan dagoana errepertorio erromantikoaren barruan, izan be, Seohyun musikariaren eretxiz, pieza hau benetan berezia da niretzat, dauen sakontasun emozional eta teknika bikainagaitik. Gogo handia dot euskal entzuleakaz konpartiduteko esperientzia ahaztezina izango dalakoan nago.
Korear gazteak EGOk lagunduta jotea ohore handia izango dala nabarmendu dau: lehen aldia da Euskal Herrian eta ohore handia da Euskal Herriko Gazte Orkestreagaz joteko aukerea izatea. Emozionau egiten naz eta pozten nau euskal publikoa orkestrako kideakaz batera ezagutzeak. Momentu zoriontsua izango dalakoan nago.
Kontuak kontu, orkestrazino bikainagaz, M. Mussorgky konpositoreak pianorako sortu eban hasieran, bere lagun mina zan margolari baten erakusketa bateko pinturei omenaldia egiteko. Hainbat urte aurrerago, Maurice Ravel konpositoreak orkestrazino berezia erantsi eutson eta gaur egun ezagutzen dogun musikalideaz jantzi eban obrea.
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazo dauenez, Euskadin izugarrizko sormen-talentua dugu, eta EGOk talentu gazte hori jagon, hezi eta gozetako tresnak eskaintzen ditu, bere lanbide bihurtzeko.
Rubén Gimenoren arabera, obrea pianorako idatzita dagozan musika piezetatik orkestrazino eta moldaketa gehien inspirau dituenetako bat da. Maisuaren arabera, Ravelen bikaintasun eta sofistikazinoak entzuleen eta interpreteen obra kutunen artean kokatu dau.
Euskal orkestra gazteak bersino barritzailea eskainiko dau, Iban Garateren narrazinoaz batera. Haren ahotsak publikoa gidatuko dau paseo musikal honetan, obra goren honetako margolanek bizten dituen sensazinoak berbatara ekarteko.
Seohyun Kim - Gilbert Varga - Euskadi konexinoa
Biolinista gazteak Bilbon joko dauen lehen aldia izan arren, Seohynek badau zeozelako loturea Euskadigaz, Gilbert Vargagaz dituan hartu-emonakaitik eta, 1998tik 2008ra Euskadiko Orkestrearen zuzendari izan zana, izan be, Gilbert Varga eta Seohyum Kimek hartu-emon estuak ditue biolinista gazteak 2023an Tibor Varga lehiaketea irabazi ebanetik. Biolinistea eta orkestra zuzendari hungariarraren semeak bere aitarena izandako biolina be itxi deutso Seohyun gazteari.
EGOren topaketeak musikari bi honeek barriro alkartzeko be balioko dau, Gilbert Varga Euskadira bueltauko baita Seohyum Kimek Euskal Herriko Gazte Orkestreagaz emongo dituan kontzertuetara etorteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!