El Drogas eta Soziedad Alkoholika, kartelburu Bonus Track Jaialdian
2024-07-16 10:36 MusikeaDurangoko Landako Gunean izango da, zemendiaren 16an.
Udagoinean punka eta rocka entzuteko aukerea izango da Landakon, izan be, Bonus Track Jaialdiak, zemendiaren 16an, hamabi talde hartuko ditu. Egitasmoa, dagoeneko desagertuta dagoan Pintor Rock jaialdiaren parte da.
Iragarritako izenen artean, El Drogas eta Soziedad Alkoholika euskal taldeak nabarmentzen dira. Horreezaz gan, Su Ta Gar, Tropa do Carallo (Evaristo Páramos) edota Jotsetxu Piperrak lako taldeak entzuteko aukerea izango da.
Ez dira izango euskal talde bakarrak, izan be, Manifa bizkaitarrak bertan egongo dira eta baita talde gazte ugari be: The Lio, Nafarroa 1512 eta Neskatasuna, hain zuzen be. Ganera, Estaduko artiste ugari be izango dira bertan; esaterako, Boikot, Kaos Urbano eta Tremenda Jauría.
Pintor Rock Jaialdia
Hamar edizino ostean, Pintor Rock Jaialdiak buelta bat emon eutson gauzak egiteko formatuari eta ibilbide arrakastsua eta gero, 2022an 30.000 persona batu zituan azkenengo ekitaldirako. Oraintsu, Bonus Track egistamoa sortu dabe, agertoki barriak ezagutarazoteko nahian.
Lehenengo aldia da Jaialdiak Kataluniatik kanpo atontzen dauala egitasmoa eta atontzaileen esanetan, 16 ordu musika zuzenean eta 8.000 lagun inguru espero ditue.
Sarrerak salgai dagoeneko hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!