VI. Hiriko Soinuak lehiaketeak 143 talde batu ditu

Bizkaie! 2024-07-16 09:04   Musikea

Finala irailaren 28an izango da.

Barakaldoko Udalak sustautako proiektuak, marka barria ezarri dau, izan be, 143 artistek  emon dabe izena (142 artista 2023an).

Beraz, 143 proposamenak sari nagusirako hautagai izango dira; 30ek Barakaldoko proposamenik onena izateko aukerea dabe; 46k Euskeraz onena izateko baldintzak betetzen ditue; eta, 8k Bardintasun Saria jasoteko aukerea. Izena emon daben proiektu danetatik, 37 hain zuzen be, parte-hartzaile barriak dira.

Halanda ze, deialdiaren epea amaitu ondoren, epaimahai profesional batek erabagiko dau finalera helduko diran artistak. Lau kategorietako bederatzi proposamen finalistak zuzenean izango dira irailaren 28an, Barakaldoko San Bizente parkean, doban. Euskerako proposamen irabazlea epaimahai profesionalak erabagiko dau zuzenean.

Epaimahaiak, ondokoak izango dira: Janire López (SUA bandakoa), Jon Asier Zubelzu (Gaua Estudioko soinu teknikaria), Jonathan Martin (Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotzia) eta Gotzon Uribe (Bilboko Kafe Antzokiko programatzaile eta sustatzailea).

Hiriko Soinuak ekimeneko parte-hartzearen zifrak egonkortu egin dira, sei edizinoren ostean. Kontuk kontu, 2 disko baino gitxiago argitaratu dituen Euskadiko artistei soilik zuzenduta gagozela, oso balorazino positiboa egiten dogu, adierazo dau Jonathan Martin Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak.

Barakaldoko artisten parte-hartzea % 20 inguruan dago eta datu hori oso azpimarragarria da, izan be, lehiaketearen helburuetako bat betetzen dogu. Bestalde, euskerazko banden parte-hartzea % 22 handitu da aurton.

Parte-hartzearen bilakaerea

  • 2019: 99 lagun.
  • 2020: 101.
  • 2021: 129.
  • 2022: 141.
  • 2023: 142.
  • 2024: 143.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu