Bilbo New Yorken da Nazino Batuen foro politikoan

Bizkaie! 2024-07-12 10:05   Kulturea

Helburua da garapen jasangarrirako 2030 Agendea indartzea eta krisi-garaietan pobrezia desagerrarazotea.





Bilboko Udalak New Yorken egiten dabizen Nazio Batuen Goi Mailako Foro Politikoan parte hartzen dago. Haraino joan da Eider Inunciaga, Euskera, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazinoarteko Gaietako zinegotzia buru dauen udal-ordezkaritza bat.

Bilbok 2030 Tokiko Koalizioaren egoitza dalako berba egingo dau foro horretan, inflexino-puntua kolektiboak etorkizuneko gailurrerantz dauen eraginean eta Garapen Jasangarriko 5 helburu barrikusiko dira. Gainera, Bilbok Tokiko Borondatezko Txostena (VLR) Nazino Batuetan aurkeztu dauen urteagaz bat eginda, 2030 Tokiko Koalizinoaren saio berezian parte hartu eta, Uri eta Tokiko Gobernu Batuek eskatuta, pobreziaren eta gosearen amaierearen arloan egindako lana aurkeztuko dau (1 eta 2 GJHekazko konpromisoa).

Aurtengo foroaren helburua da garapen jasangarrirako 2030 Agendea indartzea eta krisi ugari dagozan garaietan pobrezia desagerrarazotea: konponbide iraunkorrak, erresilienteak eta barritzaileak eraginkortasunez apliketea.

Agendea Filadelfia urira egingo dan bisita tekniko eta instituzionalagaz zabalduko da. Bilbok hartu-emonak ditu uri horregaz nazinoarteko sareen bitartez. Eider Inunciaga zinegotziak egin dauen bisita honen helburua uri-garapen jasangarriaren eta erronka demografikoaren inguruko politika publikoak eta proiektuak zeintzuk diran jakitea eta horreetatik ikastea izan da, baita ikerketa eta barrikuntza sozialean arretea jarten dauen esparru akademikoaren eta unibersidade-eremuaren ingurukoak be.

Filadelfiara egindako bisitan, Inunciagak hainbat gaitan sakondu dau Drexeleko Unibersidadean eta Philadelpiako Udalean, geldialdi nagusietako batzuen artean: Gobernu Plana, Agenda Digitala, Unibersidade Uria, jasangarritasuna, garraio eta zirkulazino politikak eta urigintza estrategiko eta sektorialaren proiektu estrategikoak.

New Yorken, agerraldi bi izan ditu Inunciagak: Bilboko GJH Ekintza Plana aurkeztu dau, Lokalizazino ekimenen panelaren barruan, GJHen inpaktua areagotzea eta topetea asmo handiko ekintzen bidez izenburupean. Bigarrena Tokiko eta eskualdeko gobernuen eginkizuna pobreziari eta oparotasunari jagokenez: personakan oinarritutako ikuspegia izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu