Areetako hondartzeak bat egin dau Ereagakoagaz 'Ugerbideak' sarean
2024-07-12 08:45Itsasoan uger egitea sustatu eta zabaltzea da asmoa.
Bizkaiko Foru Aldundiak Areetako hondartzea hautatu du Ugerbideak programearen barruan parte hartzeko. Helburua da aisialdiko ugerketa osasungarria sustatzea Bizkaiko kostaldeko hondartzetan, modu seguruan eta autonomoan. Holan, Getxo izango da itsasoan uger egiteko hondartza bi egokitu dituan Bizkaiko herri bakarra, izan be, Ereagako ekimenaren ondoren, igazko udan martxan jarri zanetik, sartuta baitago.
Areetako hondartzeak 190 metroko tartea dau uger egiteko eta bertan, Ereagan bezela, buiak jarri ditue 50 metrotik 50 metrora, bainularien segurtasuna eta bidea behar dan moduan segidutea indartzeko helburuari eutsiz. Era berean, hondartzearen inguruan informazino-panelak jarri ditue eta bertan zenbait Gomendio dagoz jasota itsasoan uger egiteko.
Kontuak kontu, Areetako hondartzea Ugerbideak sarean sartu dala-eta, Bizkaiko Foru Aldundiak masterclassa atondu eban bagilean 16 urtetik gorako lagunentzako uger egiten zein tarteko mailakoentzat ikastaroak izan ziran, besteak beste, segurtasuna, baldintza meteorologikoak ezagutzea eta itsasoan uger egiteko entrenamenduen prestakuntza teorikoa eta praktikoa. Ugerlarien erantzuna upealakoa izan zan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!