Unibersidadean Sartzeko Ebaluazinoa ezohiko deialdian matrikulautako % 89,17k gainditu dau

Bizkaie! 2024-07-12 08:17   Kulturea

Behin betiko emoitzak garagarrilaren 19an argitaratuko dira

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean garagarrilaren 3tik 5era Unibersidadean Sartzeko Ebaluazinoko (USE) ezohiko deialdiko Sarbide fasean matrikulautako Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.201 ikasletik 1.096k gainditu dau, hau da, % 89,17k.

Fase bi dagoz: sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena.

Datuak behin-behinekoak dira, barrikusketearen ebazpenaren aurrekoak, izan be, barrikusketea eskatzeko epea edegita dago garagarrilak 11, 12 eta 15ean eta behin betiko emoitzak garagarrilaren 19an argitaratuko dira.

Datuak:



*Campus barik: ikasle batzuei arrazoi ezbardinakaitik (Batxilergoa aspaldi amaitu eben, dagoeneko unibersidadeko ikasleak dira...) ez jake campus bat automatikoki esleitzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu