38. Nazinoarteko Folklore Jaialdia Getxon

Bizkaie! 2024-07-12 07:52   Kulturea

Garagarrilaren 19, 20 eta 21ean, Muxikebarrin.

Badator Folklore Jaialdiaren 38. edizinoa Getxora. Urtero legez, Itxartu Taldeak euskal jantzen erakustaldia eskainiko deusku eta eurekaz batera, Hungariako Ilosvai Ilosvai taldea eta Kazakhstan-go ‘Naz’ konpainia nazionala izango dira.

Jantzeak eta musika tradizionala Getxora beltauko dira garagarrilaren 19tik 21era Nazinoarteko Folklore Jaialdiaren eskutik. Ohitureari eutsiz, Getxoko Itxartu Taldeak euskal jantzak eskainiko deuskuz (garagarrilaren 19an) eta nazinoarteko beste konpainia bi be ibiliko dira: Hungariako Ilosvai Ilosvai talde folklorikoa (garagarrilak 20) eta Kazakhstango ‘Naz’ folklore konpainia nazionala (garagarrilak 21).

Muxikebarrin da hitzordua, Ereaga Aretoan. Edozeinentzako dago lekua. Sarrerak 3 euroan dagoz salgai baina jaialdi osorako bonua, barriz, 7 euroan, hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu