I. Gureneren Ipuinak Ipuin Lehiaketea hemen da

Bizkaie! 2024-07-11 07:45   Kulturea

Erabakia 2024koirailaren 30ean argitaratuko da.

Derioko Udalak zabaldu dau deialdia. Bagilaren 26tik irailaren 1era, parte-hartzailearen nazionalidadeari zein edadeari jaramon egin barik, lan originala eta argitaratu bakoa aurkezten badabe, euskeraz eta/edo gaztelaniaz idatzia, saritua izan ez dana edo beste lehiaketa edo lehiaketatan aurkeztu ez dana eta euskarri fisiko edo digitalean argitaratu ez dana.

Ipuina 0 eta 3 urte bitarteko irakurle/ikus‐entzuleei zuzenduta egongo da eta edukiak, barriz, gitxienez, testua eta irudiak izango ditu. Formatu‐proposamenak be onartuko dira. Edozelan be, balio sozial edo humanitarioak sustatu beharko ditu, besteak beste, alkartasuna, ontasuna, bardintasuna, diskriminazinorik eza, alkarregazko laguntzea, natura‐ingurunearen jagoletzea.

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Derioko plazan esaldia txertatu behar da ipuinean. Epaimahaiak, lan irabazlea zehazteko, ipuinaren testu‐edukiak zein eduki sinboliko eta sensorialak (ilustrazinoen eta formatuaren ondoriozkoak) balorauko ditu.

Saria: 1.000 € (zerga‐atxikipenari lotutako saria) eta Ziurtagiria.

Oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu