'Mójate - Busti Zaitez 2024', garagarrilaren 13an
2024-07-09 09:00 KultureaEuskadiko 60 hondartza eta kirol-esparrutan baino gehiagotan txapuzoi solidarioan parte hartzea da asmoa.
Nerea Melgosak Mójate - Busti Zaitez 2024 kanpainea aurkeztu eta euskal herritarrak konbidau dau datorren zapatuan, garagarrilaren 13an, egingo dan hitzorduan, Euskadiko 60 hondartza eta kirol-esparrutan baino gehiagotan, txapuzoi solidarioan parte hartu deien eta gaixotasun horregaz biziteak eskatzen dituan premina terapeutiko, sozial eta psikologikoez jaubetu daitezan.
Esklerosi Anizkoitza daben pazienteen bizi-kalidadea aldatu bada be azken 20 urteetako aurrerapen terapeutikoei esker, nerbio-sistema zentralari eragiten deutson eta paziente bakotxean modu ezbardinean agertzen dan gaixotasun horren kontrako burrukea ez da eten.
Ha sufriduten dabenek sendaketarik barik bizi behar dabe, oraingoz. Gainera, gaixotasun horregaz biziteko premina terapeutikoak, sozialak eta psikologikoak handiak dira oraindino be.
Hareengaitik, danongatik, garagarrilaren 13an, Busti Zaitez!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!