Emakume Konpositoreak emongo deutso hasierea Musika Astea zikloari

Bizkaie! 2024-07-08 11:04   Musikea

XXXVIII. edizinoa, garagarrilaren 15etik 18ra izango da.

Bakioko Udalak, musika arloko zenbait adituren laguntzinoagaz, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Musika Astea atondu dabe betiko lez. Ekimen horren XXXVIII. edizinoa da aurtengoa.

Garagarrilaren 15etik 18ra bitartean 4 kontzertu egingo dira Andra Mari eleizan, 20:00etan eta sartzea doban izango da; era berean, Musika Asteari amaierea emoteko azkeneko emonaldia, abesbatzek eskainiko dabena, kiroldegian egingo da, doban, garagarrilaren 19an.

Programea

- Garagarrilak 15: Emakume Konpositoreak.

  • Iñaki Lagos (Biolin).
  • Marta Cara (Pianoa).

- Garagarrilak 16: Malwina Masternak Hirukotea.

  • Malwina Masternak (Ahotsea).
  • Iñigo Ruiz de Gordejuela (Pianoa).
  • Javier Callen (Kontrabaxua).

- Garagarrilak 17: Schubert Hari Laukotea.

  • Fumika Yamamura (Biolina).
  • Ángel Sánchez Marote (Biolina).
  • Gabriel Bussi (Biola).
  • Elena Escalza (Txeloa).

- Garagarrilak 18: Sarrabete Txori Arraina.

- Garagarrilak 19: Bakioko Abesbatza.

  • Bermeoko Abesbatza.
  • Santurtziko Musika Bandea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu