Muniategiandikoetxearen 'Schola Navicolare di Traiano' Bilbon

Bizkaie! 2024-07-03 09:48   Kulturea

Azkuna Zentroko Terrazan dago ikusgai uda osoan.

Manu Muniategiandikoetxea | Ikusi handiago | Argazki originala

Manu Muniategiandikoetxea artista bisualaren Schola Navicolare di Traiano Azkuna Zentroko Terrazan dago ikusgai (garagarrilaren 3tik irailaren 29ra arte), esku-hartze konstruktibo-piktoriko bat, Erromako Espainiako Akademian izandako egonaldian jorratutako Gigantomaquia proiektuan oinarritua.

Schola Navicolare di Traiano lanean, hiru dimensinoko egiturak sortu ditu bergararrak terrazarako, Ostiako zoladuren gainean dagozan lan-mahaiak gogora ekarten dituenak, izan be, horreen gainean, trama geometrikoen txantiloiakaz egindako margolan batzuk dagoz.

Multzoak prozesuan egindako esku-hartze bat erakusten dau, jatorria zein dan azaltzeko. Proiektua amaitu barik dago, eta piezen eboluzinoa be ez da ahaztu behar. Estudioaren ideagaz eta testuinguruaren garrantziagaz be olgetan dabil artistea eta obrearen kontzeptua zabaltzen dau bere produkzino-ingurune osora. Mahaia, bilbeak, txantiloiak, astoa, testua eta mihisea bera lanerako eta sorkuntzarako elementuak dira.

Instalazinoak bat egingo dau uda honetan Azkuna Zentroan ikusgai izango diran erakusketa-proiektuakaz. Zentroak publiko komunidadeei gonbidapena egiten deutse hilebete honeetan bisita lasaia eta gogoetatsuagoa egin deien, bisita gidatuak, audiogidak edo jarduera osogarrien programea lako baliabideen bidez.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu