Jon Casenave euskaltzain oso izentau dabe

Bizkaie! 2024-07-01 07:56   Kulturea

Beñat Oihartzabalen hutsartea beteko du Casenavek. 

Euskerearen Akademiak euskaltzain barria izentau dau, Gasteizko Goiuri Jauregian egindako Osoko Bilkuran. Euskaltzain osoek botazinoa egin dabe Beñat Oihartzabal emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko eta Jon Casenavek lortu dau du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen dauen gehiengo osoa. Gogoratu behar da Beñat Oihartzabal emeritu izatera igaro zala martian (hain zuzen, 75 urte bete zituan martiaren 17an) eta hilebete horretan bertan zabaldu zala hautagaiak aurkezteko epea. Hautagai bakarra aurkeztu ebenn euskaltzainek maiatzeko Osoko Bilkuran (Jon Casenave) eta oraingo bilkuran izentau dabe euskaltzain oso hizkuntzalari lehunztarra.

Orain, zortzi hilebeteko aldia izango dau euskaltzain oso barriak sarrera-berbaldia prestetko eta horixe epea izango dau erantzunezko idazkia egin behar dauen euskaltzainak berea prestetako. Aurrerago, harrera-ekitaldia egingo da. Euskaltzain barriaren profil laburra: Lehuntzen (Lapurdi) jaio zan Jon Casenave, 1957ko garagarrilaren 4an. Euskal Ikasketetan doktorea da (Bordele Montaigne Unibersidadea) eta Bordele Montaigne Unibersidadeko irakasle emeritua. Iker laborategiko kide bee bada eta Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 2003ko urtarrilaren 31n. Euskaltzaindiaren Hiztegigintza batzordeko kide (1987-1989) eta Literatura Ikerketako batzordekide izan da (1993-2017). Dozenaka ikerketa-artikulu idatzi ditu Casenavek eta publikautako liburuetatik honako honeek nabarmendu daitekez: De article de presse à essai littéraire (2002, UNED); Euskal literaturaren historiaren historia (2012, Utriusque Vasconiae); eta Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? (2021, Euskaltzaindia), hain zuzen be.

1918tik 2024ra, ehun euskaltzain oso

Ehun euskaltzain oso dira 1918tik gaurdaino Akademiak izentau dituanak. Gaur egun, 24 euskaltzain osoz eta 11 euskaltzain emerituz osotua da Euskaltzaindia. Hona hemen gaur egungo euskaltzain osoen zerrendea (guztira, hogeita lau: 14 gizonezko eta 10 emakumezko): Ana Toledo, Asun Garikano, Adolfo Arejita, Aurelia Arkotxa, Andres Urrutia, Andres Alberdi, Bernardo Atxaga, Castillo Suárez, Itxaro Borda, Miren Azkarate, Miren Agur Meabe, Mikel Zalbide, Miriam Urkia, Jean-Baptiste Coyos, Jabier Kaltzakorta, Joseba Lakarra, Alfontso Mujika, Jon Casenave, Miren Lourdes Oñederra, Paskual Rekalde, Patxi Salaberri, Pello Salaburu, Roberto González de Viñaspre eta Sagrario Aleman.

Eta ondokoak dira egungo emerituen izenak (guztira, 11): Jean-Louis Davant, Andres Iñigo, Xabier Kintana, Beñat Oihartzabal, Jose Luis Lizundia, Andoni Sagarna, Ibon Sarasola, Patxi Uribarren, Xarles Videgain, Patxi Zabaleta eta Patxi Goenaga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu