Astelehenean hasiko da EuskarAbentura24

Bizkaie! 2024-06-28 13:34   Kulturea

27 herritatik pasauko dira 127 jzioquitarrak.

127 jzioquitarrak prest dagoz EuskarAbentura24 hasteko azken asteetan sare sozialetan ikusi dogun lez.  Motxilan sartzeko falta diran azken gauzatxoak, urduritasuna, azken uneko zalantzak… danak sano normalak hilebeteko espedizino nomada baten aurretik.

Astelehenean, garagarrilak 1, Atharratzen batuko dira. Bilbo, Gasteiz, Donostia, Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteak 12:30etan dabe hitzordua espedizinoari hasierea emoteko. Euskal Herriko eta diasporako 127 gazte, 30 lantaldeko kide, ia 400km luze aurretik, 27 herri eta beste hamaika eduki ezagutzeko. Dan-dana, euskeratik eta euskeraz!

Orain arte egindako lanaren babesa da EuskarAbenturak Unescoren 2024ko babesletza jaso izana. Ez da lehen aldia, 2020. urtean be jaso eben autortzea. Errekonozimendu eta sariek, lanean jarraitzeko animetan gaitue adierazo dabe atontzaileek.

127 jzioqui

Errealidade linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak dira gazte parte-hartzaileak. Gehiengoa bizkaitarra da, 43 gazte (% 33,85), gipuzkoarrak 28 dira (% 22,05), Nafarroatik 24 etorriko dira (% 18,90), Arabatik 13 (% 10,24), Lapurditik 10 (% 7,87), Behe-Nafarroatik 6 (% 4,73), Zuberoatik 2  (% 1,57) eta diasporatik bat, Cusco, Perukoa (% 0,79). Taldearen % 66,93 emakumeak dira (85 neska), % 32,28 gizonak (41 mutil) eta ez binarioa % 0,79 (pertsona 1).

Aurten, 27 herritan pasako dabe gaua: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Zubiri, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo.

Gazteakaz batera, 30 lagunek osotutako lantaldea joango da: koordinatzaile 2, hamar xerpa (begirale), 4 xerpa laguntzaile, xerpa buru 2, 3 mediku, erizain 2, gidari 2, euskera teknikari 1, argazkilari 2, kameralari 1 eta komunikazino arduradun 1.

Egitaraua

Garagarrilak 1: Atharratzea.
Garagarrilak 2: Atharratzea - Maule.
Garagarrilak 3: Maule - Pagola.
Garagarrilak 4: Pagola - Larzabale.
Garagarrilak 5: Larzabale - Donibane Garazi.
Garagarrilak 6: Donibane Garazi - Auritz.
Garagarrilak 7: Auritz - Zubiri.
Garagarrilak 8: Zubiri - Iruñea.
Garagarrilak 9: Iruñea - Irulegi - Urrotz - Añana.
Garagarrilak 10:  Añana - Argantzon.
Garagarrilak 11:  Argantzon - Gasteiz.
Garagarrilak 12:  Gasteiz.
Garagarrilak 13:  Gasteiz - Izarra.
Garagarrilak 14:  Izarra - Kaiku - Araia.
Garagarrilak 15:  Araia - Zerain.
Garagarrilak 16:  Zerain - Beasain - Tolosa.
Garagarrilak 17:  Tolosa.
Garagarrilak 18:  Tolosa - Oihartzun - Lesaka.
Garagarrilak 19:  Lesaka - Urdazubi.
Garagarrilak 20:  Urdazubi - Amaiur - Baiona.
Garagarrilak 21:  Baiona - Miarritze - Urruña.
Garagarrilak 22:  Urruña - Donostia.
Garagarrilak 23:  Donostia.
Garagarrilak 24:  Donostia - Zarautz.
Garagarrilak 25:  Zarautz - Deba - Lekeitio.
Garagarrilak 26:  Lekeitio - Aulesti.
Garagarrilak 27:  Aulesti - Gernika.
Garagarrilak 28:  Gernika.
Garagarrilak 29:  Gernika - Sukarrieta -Bermeo.
Garagarrilak 30:  Bermeo - Bakio -Bilbo.
Garagarrilak 31:  Bilbo - Getxo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu