Laneko inguruneetan LTGBI+ kolektiboaren eskubideak hobetzea eskatu dabe
2024-06-28 12:36 Pil-pileanBilbao Bizkaia Harro ekimenak.
Aurten, Bilbao Bizkaia Harro ekimenak hamargarren urteurrena egingo dau LGBTI+ kolektibaren eskubideen alde burrukean. Halanda ze, LGBTI+ kolektiboaren inguruko sentsibilizazino-kanpaina handiena iragarri dau: LBTI+ emakumeentzako urteko agendea sortu dau; migratzaileak laneratzea ahalbidetzen daben ekimenak bultzatu ditu; eta harrotasun benetan anitza, pertsona guztiek leku daben harrotasun-jaia, atondu dau.
Bilbao Bizkaia Harro ekimenak harrotasunaren hamargarren edizinoa itxi eban domekan, balantzea oso ona izanez. Halanda ze, kulturearen, aliantzen eta aisialdiaren aldeko apustua berretsi da, kolektiboa ikusarazoteko eta aldarrikatzeko tresna bihurtuz. Bilbao Bizkaia Harro inoiz baino eskualde gehiagotan egon da; Derion, Santurtzin, Gueñesen, Getxon eta Bilbon hain zuzen be. Adin, koadrila eta familia guztietako 50.000 pertsonak parte hartu dabe atondutako ekimentan, musika eta aldarrikapen-mezu bat eginez. Datu horreek, duda barik, Euskadiko eta ardatz atlantikoko LGBTI Harrotasun-ekimen nagusi bihurtu dabe BBHarro. LGBTI+ eskubideak babesteko ikur, eguzkilorea elementu nagusi daukan kartelak adierazo dauen bezala.
Holan, Bilbao Bizkaia Harrok enpresetan jarri nahi dau arretea aurten. Euskadiko enpresetan LGBTI personen errealidadea aztertzen dauen azterlan berariazkorik ezean, badira datu batzuk. Dauela hilabete, gitxi gorabehera, UGT sindikatuak salatu eban LGBTI+ langileen % 78k homofobia edo transfobia erasoak pairatu dituela, eta % 40k identidadea ezkutau dabela errepresaliak jasateko beldurrez. Beste alde batetik, trans personek salatu dabe, % 15 kanporatu dituela alkarrizketan bertan genero-identidadeagatik. Datu horreek bat datoz Aniztasunaren eta Inklusinoaren aldeko Enpresen Sarearen (REDI) edo Europako Giza Eskubideen Behatokiaren beste azterlan batzuetan adierazotako joerakaz.
Datuetan oinarrituta, argi dago asko dagoala egiteko lan-eremuan eta egoera arintzeko, enpresa-sareari eskatu behar jako proaktiboa izan deian LGBTI+ bardintasunaren aldeko neurriak bultzatzen, lege batek hala eskatu arte itxaron behar barik. Eremu horretan aurrera egiteko, Bilbao Bizkaia Harrok ondoko neurri honeek ezartzea proponidu deutse Eusko Jaurlaritza barriari eta enpresa-sareari:
- LGBTI+ personei seme-alabak izateko aukerea emotea, kontziliazino-neurriak bultzatuz.
- Enpresen jazarpen eta eraso-protokoloetan homofobia eta transfobia berehala txertatzea.
- Langileentzako erreferentziako persona bat izentatzea, jazarpen eta eraso-kasuetan jarduteko.
- Barruko eta kanpoko langileentzako sensibilizazino-kanpainak egitea, enpresak aniztasunaren alde egiten laneko inguruneetan, aniztasuna errespetatzeari buruzko prestakuntzea emotea langileei.
Bilbao Bizkaia Harrok LGBTI+ mobimenduaren batasuna aldezten dau, Europako kontinente osoan eskuin muturrak sustatzen dauen gorrotoaren diskursoari inolako zatiketarik gabe aurre egin ahal izateko. Halanda ze, dei egiten dogu kolektiboaren arazoez egiatan kezkatzen dan Bizkaiko LGBTI+ koordinakunde batean bat egitera (enplegua, erasoak, zigor-arlokoak ez diran erasoak zehatzen dituen legeak...) eta interes alderdikoietara ez makurtzeko, LGBTI+ erakunde guztien eztabaida eta parte-hartzea onartu nahi ez dauen koordinazino-eredua bazterturik.
Ez gara esateaz nekauko... Ez diogu inoiz jantzan egiteari itxiko. Esnak esan eta eginak egin!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!