Bizkaiko Batzar Nagusiak erankundeak bat egin dau Harrotasunaren egunagaz

Bizkaie! 2024-06-28 10:20   Pil-pilean

Euren laguntzinoa erakutsi gura deutsie LGTBIQ+ kolektiboari.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak, LGTBIQ+ banderearen koloreak dituan olana jarri dabe, Harrotasunaren Egunagaz bat etorrita, Bilboko egoitzean ondo ikusteko moduko leku batean.

Ekintza txiki horren bitartez, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak euren laguntzinoa erakutsi gura deutsie kolektibo horri, eta askatasuna nagusi izango dan eta euren sexu joerea dala eta personek diskriminazinorik jasango ez daben gizartea eregiteari. 

Beraz, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak Harrotasunagaz bat egitea erabagi dabe, Hurtado de Amezaga kalean dagoan Bilboko administrazino-egoitzako balkoietako batean metro bi luze dan kolore anitzeko entseinea jarrita.

Datozan egunetan ondo ikusteko moduko lekuan egongo da, kolektibo horren eskubideak defendiduteko eta oraindino diskriminazinoa jasaten daben LGTBI persona guztiei alkartasuna adierazoteko.  Erakundetik, gizarte mobimentuek deitutako aldarrikapen ekintzakaz bat egiteko deia egiten jako Bizkaiko gizarteari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu