FEMMM and Band garagarrilaren 6an, Getxon

Bizkaie! 2024-06-27 12:54   Musikea

Helburuak dira sortzen dagozan talentuak sustatzea eta jazza Euskadin eta Nafarroan zabaltzea.

SGAE Fundazioak HerriJazz Ibiltariagaz dauen konpromisoari eta garagarrilaren 6an zikloaren bigarren edizinoari eutsiz, 47. Getxo Jazz-en, Musikeneko FEMMM eta Band taldearen kontzertuagaz (Algortako Geltokia Plazan, 13:00ean) hasiko dira. Helburua bikotxa da: sortzen dagozan talentuak sustatzea eta jazza Euskadin eta Nafarroan zabaltzea. Asmoa da zazpi kontzertu atontzea Donostiako Goi Mailako Musika Zentroko nonet talde nagusia izanik. Lehen aldiz, Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioak kolaboretan dau.

FEMMM eta Band-eko abeslariak Euskadiko, Getxoko, Gasteizko eta Donostiako generoaren hiru jaialdi nagusietan izango dira, aurtengo beste nobedadeetako bat. Kontzertuak Arrasate, Agurain, Balmaseda edo Zangozako kultur programazinoaren barruan be izango dira. Hori guztia 2024ko garagarrilaren 6tik zemendiaren 29ra bitartean.

2024ko II. HerriJazz Ibiltariaren programazino barriari buruzko xehetasun honeek eta beste batzuk pasau dan astelehen honetan jakinaraz ditue 47. Getxo Jazzeko arduradunek eta Euskadiko SGAEren Lurralde Kontseiluko presidente Garbitxuk. Egile bizkaitarrak ondokoa nabarmendu dau: etorkizuneko jarduera profesionalean lehen urratsak emoten dabizen emakume gazteen ahotsa eta lana zabaltzeko egindako ahalegina, jazzagaz batera, alkarlanean ibili baikara aitatu hezkuntza erakundeakaz.

II. HerriJazz Ibiltaria 2024

FEMMM and Band

  • Garagarrilaren 6an, 13:00ean, Getxon, Algortako Geltokia Plazan, Getxoko Jazzaldian.
  • Garagarrilaren 12an, Arrasateko Monterron Parkean, 20:00etan, Gasteizeko Jazz Jaialdian.
  • Garagarrilaren 13an, 13:30ean, Gasteizeko Jazz Jaialdian. 
  • Garagarrilaren 27an, 18:30ean, Frigo Espazioan, Donostiako Jazzaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu