Iñaki Palaciosek 'Argizaiola' kantua eta bideoa dakarz

Bizkaie! 2024-06-26 09:32   Musikea

2024ko udagoienean argitaratuko dan diskoaren aurrerapena.

Iñaki Palaciosek Argizaiola kantua aurkeztu dau, 2024ko udagoienean argitaratuko dan diskoaren aurrerapena. Kantuak erritmo tribalak ditu eta argizaiolen berezko tradizinoan sakontzen dau. Giro ilunera bideratzen gaitu, instrumentu organikoak erabiliz, egurra, larrua, pandero karratua, txalapartea, tanborrak eta txistua. Magma organiko hori guztia soinu elektronikoakaz batzen da, soinu tradizionalen eta gaur egungoen arteko sinbiosia sortuz.

Kalakan taldeak eta Mariatxen Urkia sopranoak parte hartzen dabe ahotsetan. Berbak Martxel Mariskal idazlearen poema batetik hartutakoak dira.

Bideoa, barriz, Aitor Arangurenek (Weare Muga) zuzendu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu