Angel Aja pintorearen 'Sestao Industrialari begira' erakusketea, ikusgai

Bizkaie! 2024-06-25 13:40   Kulturea

Sestaoko Turismo Bulegoan, irailaren 20ra arte.

Jesús Amenedo eta Angel Aja. | Ikusi handiago | Argazki originala

Sestaoko Turismo Bulegoak Angel Aja margolariaren koadroen erakusketea hartuko dau irailaren 20ra arte, Sestao Industrialari begira izenburupean. Ikusgai dagozan hamalau lanek lotura zuzena dabe herriagaz eta horrek izandako industria-iraganaz.

Angel Aja Karrantza Haranean jaio zan 1951n, baina 6 urte zituala, Sestaora bizitera joan zan familiagaz batera. Sestaoar baten seme eta Bizkaiko Labe Garaietako langile baten bilobea da.

Orain 40 urte baino gehiago hasi zan modu autodidaktan pintetan, Babcock & Wilcox enpresako behargina izan zan garaian. Lantegi historiko horretatik uren eben artisten taldean sartu zan, besteak beste, kide izan zituan Marcelino Bañales eta Ismael Fidalgo.

Erakusketea aurkezteko prentsaurrekoan ondokoa adierazo dau Ajak: Sestao neure mundua da, zentzuna dodanetik. Holan, udalerriak protagonismo handia izan dau haren arte-sorkuntzan, pintetako orduan nahiago dot 60ko eta 70eko hamarkadetako Sestao industriala jaso. Egungo udalerria, bizi izan dituan eraldaketak dirala eta, ikuspegi artistikotik ez jat oso interesgarria egiten. Beraz, artistearen sorkuntzan askotan agertzen dira joan dan mendearen bigarren erdian udalerrian egon ziran labe garaiak, itsasadarra eta beste fabrika batzuk.

Jesús Amenedo Turismoko zinegotziak Angel Ajaren obrea miresten dauela adierazo dau, Sestaoko iragan industrialak emozino asko transmitiduten deustaz eta Angelek oso ondo islatzen jakin dau.

Bisita-ordutegia astelehenetik domekara izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00retara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu